136. zk., 2016ko uztailaren 18a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (191 KB - 1 orri.)
- EPUB (193 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3189
EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 647/2015 prozeduraren ondoriozkoa.
Bilboko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegian dibortzioari buruz bideratutako 647/2015 – R prozeduran epaia eman da, 2016ko ekainaren 13an; Thais Barbara Caballero Meneses interesdunak horren kopia bat eskura dezake bulego judizial honetan.
Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa aurkeztuz Bizkaiko Probintzia Auzitegiari (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta zein diren apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak (PZLb, 458.2 artikulua).
Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da:4709. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).
Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. atalean aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.
Thais Barbara Caballero Meneses demandatuari behar bezala jakinarazteko ematen eta sinatzen dut ediktu hau, Bilbon (Bizkaia), bi mila eta hamaseiko ekainaren hamalauan.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.