Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

136. zk., 2016ko uztailaren 18a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

ARABAKO FORU ALDUNDIA
3183

IRAGARKIA, Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen Ezinduen Arloko zuzendariorde teknikoaren lanpostua (kodea: 81002) izendapen aske bidez betetzeko deialdiari dagokiona.

Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialeko 80. zenbakian (2016ko uztailaren 15ekoa), Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeko Administrazio Kontseiluko lehendakariaren ebazpena argitaratu da. Honen bidez, Ezinduen Arloko zuzendariorde teknikoaren lanpostua (81002 kodea) izendapen aske bidez betetzeko deialdia onartzen da, eta baita deialdi horren oinarriak biltzen dituen eranskina ere.

Aipatutako eranskinaren arabera, hirugarren oinarrian ezarritako baldintzak betetzen dituzten interesdunek, Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeko Administrazio Kontseiluko lehendakari andreari zuzendu beharko dizkiote eskaerak, eta Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen erregistro orokorrean (Alaba Jeneralaren kalea, 10, 5. solairua, 3 zenbakiko bulegoa. 01005 Vitoria-Gasteiz) aurkeztu. Halaber, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 38. artikuluan ezarritako edozein bide erabilita, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera hamar egun balioduneko epean aurkeztu ahal izango dira eskaerak.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko uztailaren 11.

Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeko zuzendaria,

JOSE LUIS ALONSO QUILCHANO.


Azterketa dokumentala