135. zk., 2016ko uztailaren 15a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (282 KB - 10 orri.)
- EPUB (668 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
3168
EBAZPENA, 2016ko ekainaren 22koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitara ematen baita Euskal Autonomia Erkidegoko zein erakunde onuradunek jasoko dituzten prestakuntza-ekintza estrategikoak egiteko diru-laguntzak. Diru-laguntza horietarako 2015eko deialdia Lanbideko Administrazio Kontseiluak egin zuen, 2015eko urriaren 22ko bilkuran hartutako Erabakiaren bidez.
Diru-laguntza publikoak emateko orduan, ezinbestean bete behar da publikotasun-printzipioa. Hortaz, Euskal Autonomia Erkidegoko enpresek prestakuntza-ekintza estrategikoak egiteko diru-laguntzetarako 2015eko deialdiak 11.6 artikuluan ezartzen duenez, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da zein diren erakunde-onuradunak eta zenbat diru emango zaien. Deialdi hori Lanbideko Administrazio Kontseiluak egin zuen, 2015eko urriaren 22ko bilkuran hartutako Erabakiaren bidez.
Hori dela eta, hau
EBAZTEN DUT:
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara ematea Euskal Autonomia Erkidegoko zein erakunderi emango zaizkien diru-laguntzak 2015eko ekitaldian prestakuntza-ekintza estrategikoak egiteko, honako hauek zehaztuta: espediente-zenbakia eta onuraduna bakoitzari emandako zenbatekoa (ikus ebazpen honen eranskina). Diru-laguntza horietarako deialdia Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak egin zuen, 2015eko urriaren 22ko bilkuran hartutako Erabakiaren bidez (2015eko urriaren 23ko EHAA, 202. zk.).
Vitoria-Gasteiz, 2016ko ekainaren 22a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,
ADOLFO ALUSTIZA FERNÁNDEZ.