135. zk., 2016ko uztailaren 15a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (218 KB - 2 orri.)
- EPUB (238 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
3167
EBAZPENA, 2016ko uztailaren 1ekoa, Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordearena, zeinarekin argitara ematen baita, 2015eko ekitaldiari dagokionez, ondoko xedapenetan aurreikusi laguntzen onuradunen zerrenda: Emaitek Plus laguntza-programa arautzeko, 2015eko irailaren 16an, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuak emandako Agindua; eta Emaitek Plus programaren deialdia egiteko, 2015eko irailaren 17an, Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordeak emandako Ebazpena.
Diru-laguntzak emateko orduan ezinbestean bete behar da publizitatearen printzipioa. Hori dela eta, Emaitek Plus laguntza-programa arautzeko, 2015eko irailaren 16an, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuak emandako Aginduak 16. artikuluko 3. puntuan ezartzen duenez, laguntzak emateko ebazpenak banan-banan jakinarazi beharko zaizkio eskatzaile bakoitzari, eta horretaz gain, erakunde onuradunen zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko da, emandako laguntzen zenbatekoak zehazten direlarik.
Behin Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordearen 2016ko otsailaren 8ko Ebazpena jakinarazita, hau
EBAZTEN DUT:
Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordeak, bere eskumenez baliatuz, emandako Ebazpena de la medio, argitara ematea, 2015eko ekitaldiari dagokionez, ondoko xedapenetan ezarritako laguntzen onuradunen zerrenda: Emaitek Plus laguntza-programa arautzeko, 2015eko irailaren 16an, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuak emandako Agindua; eta egiteko, 2015eko irailaren 17an, Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordeak emandako Ebazpena. Zerrenda hori eranskinean jasotzen da.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko ekainaren 1a.
Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordea,
ESTÍBALIZ HERNÁEZ LAVIÑA.