135. zk., 2016ko uztailaren 15a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (210 KB - 1 orri.)
- EPUB (191 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
DERIOKO UDALA
3161
IRAGARKIA, Derioko (Bizkaia) Udalaren 2016ko ekainaren 22ko Ebazpenari buruzkoa, zeinaren bidez onartzen baita Administrazio Orokorreko eskalako hautaproben deialdia.
2016ko ekainaren 29ko Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu dira honako hau betetzeko deialdia arautzeko oinarriak osorik:
Administrazio Orokorreko teknikari lanpostu bat, lehiaketa-oposizioaren bidez betetzekoa, 4. hizkuntza-eskakizuna nahitaezkoa izanik; Administrazio Orokorreko eskalakoa izango da, azpieskala teknikokoa, A1 ordainsari-taldeko soldata izanik, eta 26. lanpostu-mailari dagozkion hirurtekoak, aparteko ordainsariak eta ordainketa osagarriak izango ditu.
Halaber, 2016ko uztailaren 12ko Bizkaiko Aldizkari Ofizialean deialdia arautuko duten oinarriei zuzenketa bat argitaratu da.
Hautatze-prozesu horretan parte hartzeko eskabideak bidaliko dira Derioko Udaleko alkate-udalburuari, eta Udaleko Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira, hogei egun naturaleko epean, iragarki hau BOEn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Deialdi honi buruzko gainerako iragarkiak oinarrietan aurreikusitako moduan argitaratuko dira, oinarrietan ezarritakoa betetzeko.
Derio, 2016ko uztailaren 12a.
Alkatea,
ESTHER APRAIZ FERNANDEZ DE LA PEÑA.