Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

132. zk., 2016ko uztailaren 12a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
3112

IRAGARKIA, 2016ko ekainaren 21ekoa, Arabako Laneko Ikuskaritzako buruarena, zeinarekin jakinarazten baita arau-hauste aktan jasotako lan arloko arau-hausteengatiko zehapen-prozeduraren hasiera eta/edo Gizarte Segurantzako kuotak likidatzeko proposamena.

Aipatu ebazpenaren zuzeneko jakinarazpena egiten saiatu arren, ezinezkoa izan da, eta horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 59.5 artikuluan –Sektore Publikoa arrazionalizatzeari eta Administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatutako horretan– xedatutakoa betetzeko.

Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 61. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, interesdunei jakinarazten zaie ezen ekintzaren eduki osoaren edukia ezagutzeko Arabako Laneko Ikuskaritzan agertu beharko direla (Alaba Jeneralaren kalea 10, 2. solairua, Vitoria-Gasteiz), 9:00etatik 14:00etara, astelehenetik ostiralera, gehienez ere egutegiko 20 eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik kontatzen hasita.

Eranskinean aipatu interesduna jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta harentzat banakako jakinarazpenaren balioa izango du.

Agindu honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko ekainaren 21a.

Arabako Laneko Ikuskaritzako burua,

OLATZ CORA GALLASTEGUI.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala