132. zk., 2016ko uztailaren 12a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (229 KB - 3 orri.)
- EPUB (197 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak
SEGURTASUN SAILA
3111
IRAGARKIA, ur sakonetako buia bat eskuratzeko kontratu administratiboaren lizitazioa egiteko dena (Espedientea: M-0108/16).
1.– Erakunde esleitzailea:
a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Segurtasun Saila – Kudeaketa Ekonomiko eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza.
c) Espediente-zenbakia: M-0108/16.
2.– Kontratuaren ezaugarriak.
A) Xedea: buia ozeano-meteorologiko oso bat eta material osagarria eskuratzea.
b) Loteak: ez.
c) Non gauzatu behar den: Pasaian (Gipuzkoa) AZTI Teknalia enpresak duen kaian entregatu beharko da materiala.
d) Gauzatzeko edo entregatzeko epea: burutzapen-epea maximoa 8 hilabetekoa izango da edo lizitatzaileak eskaintzen duena, hura baino txikiagoa bada.
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: irekia.
c) Era: hainbat irizpide.
+ Prezioa: 79 puntu.
+ Entregatzeko epea: 21 puntu.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: 300.000 euro, BEZa barne.
5.– Bermeak.
Behin betikoa: esleipenaren zenbatekoaren % 5, BEZik gabe.
6.– Agiriak eta argibideak.
a) Erakundea: Segurtasun Saileko Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren Zuzendaritzako Kontratazio Mahaia.
b) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua I eraikina, E gunea, solairuartea.
c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
d) Telefonoa: 945 01 88 97.
e) Telefaxa: 945 01 87 49.
f) Helbide elektronikoa: seg-kontratazioa@euskadi.eus
g) Kontratugilearen profilaren interneteko helbidea: www.contratacion.euskadi.eus
h) Agiriak eta informazioa eskuratzeko azken eguna: 2016ko uztailaren 29a, 14:00ak arte.
7.– Kontratistaren betebeharrak.
Sailkapena: ez.
Enpresek dokumentazio hau aurkeztu beharko dute:
a) Ekonomia- eta finantza-kaudimena:
+ Egiaztapen-bideak: azken hiru urteei dagokienez, urteko negozio-bolumenari buruzko erantzukizunpeko deklarazioa.
+ Betebeharrak: azken hiru ekitaldietako batean negozio-kopuru orokorra 600.000 eurokoa izatea gutxienez.
b) Gaitasun teknikoa edo profesionala:
+ Egiaztapen-bideak: azken bost urteetan, kontratuaren antzeko eite edo helburua izanik, egindako hornidura nagusienen zerrenda, zenbatekoak, datak eta onuradunak, publikoak zein pribatuak adieraziz. Hartzailea sektore publikoko erakunde bat bada, eskumena duen organoak emandako edo ikus-onetsitako ziurtagirien bitartez egiaztatu beharko dira egindako hornidurak; jasotzailea arlo pribatuko eroslea bada, horrek emandako ziurtagirien bidez, eta halakorik ez bada, enpresariaren deklarazioaren bidez.
+ Betebeharrak: espediente honetan aipatzen material ozeanografiko antzekoa fabrikatu edo entregatu izana.
8.– Eskaintzak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: 2016ko abuztuaren 1a, 12:00ak baino lehen.
b) Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio-klausula zehatzen pleguan adierazitakoak.
c) Aurkezteko lekua:
1) Erakundea: Eusko Jaurlaritza – Segurtasun Saila – Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza.
2) Helbidea: eskutan entregatu beharko dira, Kontratazioan (Donostia kalea 1, Lakua I eraikina, E gunea, solairuartea), edo, bestela, epe barruan postaz bidali beharko dira, baina posta-bulegoan zein egunetan jarri den egiaztatzeaz gain, kontratazio-organoari jakinarazi beharko zaio telex, telefax edo telegrama bidez. Eskakizun bi horiek betetzen ez badira edo bidalketaren berri emateko agiria eskaintzak jasotzeko ezarri den epea amaitu eta gero heltzen bada, eskaintza ez da onartuko. Nolanahi ere, jakinarazpenean adierazitako egunetik egutegiko hamar egun igaro ondoren eskaintzak jaso ez badira, ez dira inola ere onartuko.
3.– Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: bi hilabete, eskaintza ekonomikoa irekitzen denetik hasita.
e) Aldagaiak: ez.
9.– Eskaintzak irekitzea.
1) Eskaintzak irekitzea.
a) Erakundea: Segurtasun Saileko Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren Zuzendaritzako Kontratazio Mahaia.
b) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua I eraikina, E gunea, solairuartea.
c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
d) Eguna: «B» gutun-azala: 2016Ko irailaren 6a.
e) Ordua: 11:00ak.
10.– Bestelako argibideak:
Informazio administratiboa: Segurtasun Saila – Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza.
Informazio teknikoa: Segurtasun Saila, Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritza.
11.– BOEko eta EHAAko argitarapenen gastuak (hurrenez hurren 1.000 euro gutxi-gorabehera eta 461,52 euro) esleipendunaren kargurakoak izango dira.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko ekainaren 28a.
Kontratazio Mahaiko lehendakaria,
JUAN MANUEL URRETABIZKAIA QUINTANA.