Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

132. zk., 2016ko uztailaren 12a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

EUSKO LEGEBILTZARRA
3110

IRAGARKIA, Legebiltzarraren administrazio-etxea eta garajea eta Ararteko erakundearen egoitza nagusia zaintzeko eta horien segurtasun-zerbitzua egiteko kontratuaren esleipenari buruzkoa (Espedientea: 06-500-16.).

Kontratu-mota: zerbitzua.

Helburua: iragarkiaren izenburuan adierazitakoa.

Izapidea: ohikoa.

Prozedura: irekia.

Esleitzeko era: zenbait esleipen-irizpide.

Burutzeko epea: 2 urte.

Luzapena: 2, bakoitza urte batekoa.

Lizitazioaren gehieneko prezioa orduko: 16,50 euro, BEZik gabe. BEZari (% 21) hauxe dagokio: 3,47 euro; guztizko emaitza hau da: 19,97 euro.

Lizitazioaren gehieneko aurrekontua: 472.608,28 euro, BEZik gabe. BEZari (% 21) hauxe dagokio: 99.247,72 euro; guztizko emaitza hau da: 571.856,00 euro.

Esleipen-eguna: 2016ko ekainaren 28a.

Esleipenduna: Delta Seguridad SA.

Esleipenaren zenbatekoa: 16,49 euro orduko, BEZik gabe, hau da, 19,95 euro orduko (BEZa barne).

Vitoria-Gasteiz, 2016ko ekainaren 28a.

Eusko Legebiltzarreko lehendakaria,

BAKARTXO TEJERIA OTERMIN.


Azterketa dokumentala