132. zk., 2016ko uztailaren 12a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (187 KB - 1 orri.)
- EPUB (193 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BILBOKO MERKATARITZA ARLOKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3109
EDIKTUA, 210/2015 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.
Bilboko Merkataritzako 1 zenbakiko Epaitegia (Bizkaia).
Judizioa: 210/2015 hitzezko judizioa.
Alderdi demandatzailea: Coniex, S.A.
Alderdi demandatua: Cruz Angel Cano Ituarte eta Vulcanizados Rahbat, S.A.
Gaia: hitzezko judizioa.
Aipatutako judizioan ebazpena eman da, eta bere idazpuruak eta epaitzak honako hau diote, hitzez hitz:
134/2016 EPAIA
Bilbao, 2016ko apirilaren 26a.
Prozedura: 210/2015 hitzezko judizioa.
Demandatzailea: Coniex, S.A.
Prokuradorea: Rosa Alday.
Letratua: Isaac Trapote.
Demandatuak: Vulcanizados Rahbat, S.A. (auzi-ihesean); Angel Cano Ituarte Cruz.
Prokuradorea.
Letratua: María del Puerto Neira Sánchez.
Gaia: sozietate-administratzaileen erantzukizuna.
Nik, Marcos Bermúdez Avilak, Bilboko Merkataritza Arloko 2 zenbakiko Epaitegiko magistratu naizen honek, ikusi ditut auto horiek.
EPAITZA
Osorik baiesten dut ebazpen honen idazpuruan aipatzen den demanda, eta, beraz, merkataritzako demandatzaileari honako zenbateko hauek modu solidarioan ordaintzera kondenatzen dut demandatua: 4.442,07 euro gehi 3/2004 Legearen araberako legezko interesak. Prozesuko kostuak ere demandatuari ezartzen dizkiot.
Jakinaraz bekie epaia alderdiei, eta adierazi epai horren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez dezaketela, 5 eguneko epearen barruan. Egin bedi horren lekukotza autoei gehitzeko eta gorde bedi jatorrizkoa dagokion epaien agiri-sortan.
Horrela agindu eta izenpetzen dut.
Vulcanizados Rahbat, S.A. (IFZ: A58312711) demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 156.4, 164. eta 497. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau EHAAn argitaratzea ebatzi du epaileak, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.
Bilbao (Bizkaia), 2016ko maiatzaren 16a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.