Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

132. zk., 2016ko uztailaren 12a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
3103

102/2016 DEKRETUA, uztailaren 7koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren sailetako eta erakunde autonomoetako lanpostuen zerrendak onartzen dituen dekretua aldatzeko dena.

Urriaren 14ko 226/1997 Dekretuaren bidez, karrerako funtzionarioei eta lan-kontratuko langileei gordetako lanpostuen zerrendak onartu ziren. Dekretu hori zenbait aldiz aldatu da.

Administrazioko barne-egiturak antolatzeko baliabideak dira lanpostuen zerrendak. Beraz, indarrean dauden prozeduren arabera izapidetu ondoren, aldeko ebazpena jaso duten aldaketak lanpostuen zerrendetan sartu behar dira aldian-aldian, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 18. artikuluan agindutakoa betetzeko.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren sailetako eta erakunde autonomoetako lanpostuen zerrendak onartzen dituen dekretua aldatzeko den irailaren 8ko 166/2015 Dekretuaren bidez onartu zen Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoari atxikitako lanpostuen behin betiko zerrenda (irailaren 14ko EHAA), argitaratu eta hurrengo egunetik aurrerako ondorioekin. Lanpostu zerrenda horretan ez zen jaso Prospekzioko teknikariaren lanpostua (510740 kodea. 13. dotazioa), apirilaren 13ko 117/2010 Dekretuaren bitartez sortua, baina bai Enpleguko eta enplegurako prestakuntzako teknikariarena (510200 kodea, 27. dotazioa), zeina aurrekoa ordezteko sortu baitzen, erakunde autonomoaren Lan Aktibazioko Zuzendaritzara atxikia.

Ondorioz, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2016ko uztailaren 7an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, honako hau

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Funtzionarioentzat gordetako lanpostuen zerrendetan egindako aldaketak onartzea. Zerrenda horiek dekretu honen eranskinean agertzen dira, eta urriaren 14ko 226/1997 Dekretua aldatzen duen ekainaren 26ko 105/2007 Dekretuaren bidez onartu ziren.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Dekretu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Gobernu Kontseiluari, hilabeteko epean, dekretua argitaratu eta hurrengo egunetik hasita; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hileko epean, dekretua argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Dekretu honek 2015eko irailaren 15etik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2016ko uztailaren 7an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,

JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala