130. zk., 2016ko uztailaren 8a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (227 KB - 2 orri.)
- EPUB (198 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
3061
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzako Turismoko koordinatzailearen 2016ko maiatzaren 11ko Errekerimendua; horren bidez eskatzen da 20 ASB 201400012 espedientera agiri gehigarriak ekartzea.
Aipatutako errekerimendua jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan xedatua betetzeko (Sektore publikoa arrazionalizatzeari eta administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatu zuen 30/1992 Legea).
Epea igaro denez agiri horien errekerimenduari behar bezalako erantzunik eman gabe, hertsapen-isunak ezarri ahal izango dira, edo, hala behar bada, zehapen-espediente bat abiarazi.
Erabakiaren laburpena:
7/2012 Legearen bidez aldatutako Turismoaren antolamenduari buruzko 6/1994 Legearen 8. artikuluan egiaztatze- kontrol- eta ikuskaritza-ahalmena erabiliz, eskatzen zaio zehaztutako agiriak aurkez ditzala lurralde-ordezkaritza honetan 10 eguneko epean, gehienez.
Eranskinean aipatzen den interesduna jakitun jartzeko ematen da argitara hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du harentzat.
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Donostia, 2016ko ekainaren 15a.
Gipuzkoako lurralde-ordezkaria,
JAVIER URRUTIA GUTIÉRREZ.