126. zk., 2016ko uztailaren 4a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (214 KB - 2 orri.)
- EPUB (196 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
2938
IRAGARKIA, 2016ko maiatzaren 6ko UPV/EHUko Ikasleen, Enpleguaren eta Gizarte Erantzukizunaren arloko errektoreordearen ebazpena jakinarazteko dena. Jakinarazpenak zerikusia du espedienteari hasiera ematen zion 2013eko irailaren 4ko ebazpenarekin, zeina 2012-2013 ikasturteko matrikula ordaintzeko zailtasuna daukaten UPV/EHUko ikasleei bueltatu beharreko laguntzei buruzkoa baita.
Ikasleen, Enpleguaren eta Gizarte Erantzukizunaren arloko Errektoreordetzakoak ahalegindu gara David Santiago Restrepo Cano jaunari 2016ko maiatzaren 6ko Ikasleen, Enpleguaren eta Gizarte Erantzukizunaren arloko errektoreordearen ebazpenaren berri ematen, baina ez dugu lortu. Horrela, bada, iragarki hau argitaratu dugu, azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearenak, 59.5 eta 61. artikuluetan zehaztutakoari jarraituz.
Ebazpena jendaurrean jarri dugu interesduna jakitun jartzeko, eta jakinarazpentzat hartu behar du. Honako oharra izan beharko du kontuan:
Artikulu bakarra.– erabakiaren berri jakiteko, Ikasleen, Enpleguaren eta Gizarte Erantzukizunaren arloko errektoreordearen idazkariarengana joan beharko duzu (jendaurreko ordutegian) 10 eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik kontatzen hasita. (Helbidea: Gipuzkoako Campuseko Errektoreordetza. Julianategi. Paseo de Arriola 2, 20018 Donostia).
Donostia, 2016ko ekainaren 20a.
UPV/EHUko ikasleen zuzendaria,
FERNANDO ETXEGARAI AGARA.