Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

126. zk., 2016ko uztailaren 4a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
2937

IRAGARKIA, bertaratu ondoren, jabari publiko hidraulikoko ondasunak okupatzeko kanonaren kobrantza jakinarazteko dena.

Zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan –Sektore Publikoa arrazionalizatzeari eta Administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatutako horretan– xedatutakoa betetzeko.

Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Dirubilketa Erregelamendua onartzen duen abuztuaren 31ko 212/1998 Dekretuaren 53. artikuluan xedatutakoarekin bat, eta Tributuei buruzko abenduaren 17ko 58/2003 Legearen 112. artikuluari jarraituz, ahaleginak egin dira erantsita doan zerrendan zehaztutako administrazio-egintzak jakinarazteko; baina, ezinezkoa izan da administrazio honi egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik.

Ondorioz, dei egiten zaie aipaturiko zerrendan agertzen diren interesdunei edo horien legezko ordezkariei –behar bezala egiaztatuta– jakinarazpena jasotzera ager daitezen, Uraren Euskal Agentzian (Orio kalea 1-3, Vitoria-Gasteiz), 15 egun naturaleko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Honako hau da ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:00etara.

Epe hori amaituta, interesduna agertu ez bada, biharamunetik aurrera jakinarazitzat joko da hari dagokion administrazio-egintza, lege-ondorio guztietarako (eranskinean dago adierazita espedientea).

Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da hau, eta haientzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko ekainaren 8a.

Zuzendari nagusia,

IÑIGO ANSOLA KAREAGA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala