Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

126. zk., 2016ko uztailaren 4a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
2936

IRAGARKIA, 36/15-G-CA zehapen-prozeduran Osasun Saileko Gipuzkoako lurralde-ordezkariak eman duen ebazpena jakinarazteko dena.

Hainbat saio egin dugun arren, ezin izan diogu ohiko moduan jakinarazi ebazpena Joseba Arrese-Igor Lopez eta beste, OE, «Restaurante Zumelaga» establezimenduaren titularrari (San Antonio kalea 3, Bergara, Gipuzkoa). Horregatik argitaratzen da iragarki hau.

Honen arabera, jakinarazten zaio 2016ko apirilaren 14an zehazpen-espedientearen ebazpena eman dela, osasun-araudiaren lau arau-hauste sanitario arin egiteagatik. Jarri zaizkion lau isunen guztizko zenbatekoa 1.500 eurokoa da.

Legezko ohartarazpenak:

– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen bide administratiboari, eta gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko zaio Osasuneko sailburuordeari. Gora jotzeko errekurtsoa ipini ahalko zaio aipatutako sailburuordeari edo lurralde-ordezkariari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera zenbatuta, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoa betez, urtarrilaren 13ko 4/1999ko Legeak aurreko legeari emandako idazkeraren arabera. Halaber, egokitzat jotzen duen beste edozein errekurtso aurkeztu ahal izango du. Espedientea ikusi ahal izango da Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzan (Antso Jakitunaren etorbidea 35, Donostia).

Era berean, interesdunari ohartarazten zaio ordainketa epe honetan egin beharko duela: ebazpena hilaren 1aren eta 15aren bitartean bihurtzen bada irmo, irmotasun datatik hurrengo hilabeteko 5era arte, edo, egun hori balioduna ez bada, hurrengo egun baliodunera arte. Ebazpena hilaren 16aren eta azkeneko egunaren bitartean bihurtzen bada irmo, irmotasun-datatik hurrengo hilabeteko 20ra arte, edo, egun hori balioduna ez bada, hurrengo egun baliodunera arte. Ebazpena irmo bihurtuko da gora jotzeko errekurtsoa jartzeko hilabeteko epean errekurtsorik jartzen ez bada, edo, interesdunak gora jotzeko errekurtsorik jarriz gero, errekurtso hori ezetsi egin dela jakiten duenean, hala badagokio.

Diru-sarrera banku eta kontu korronte honetan egingo da, espedientearen zenbakia adieraziz:

Caja Laboral-Euskadiko Kutxa – Kontu zk.: IBAN ES 84 3035 0060 47 060 0 90035 9 – Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusia.

Aipatutako borondatezko epean isuna ordaintzen ez bada, gora jotzeko errekurtsoa jartzeko epea igaro ostean, premiamendu-bidez bilduko da, indarrean dauden xedapenen arabera, eta dagozkion errekarguekin.

Hori guztia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuz jakinarazten da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan ezarritakoaren arabera.

Ediktu-jakinarazpen honek dies a quo eragina du, epeak zenbatzeari dagokionez, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Donostia, 2016ko ekainaren 9a.

Gipuzkoako Osasuneko lurralde-ordezkaria,

RAFAEL URIBARREN AXPE.

I. ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala