Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

126. zk., 2016ko uztailaren 4a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
2934

IRAGARKIA, 2016ko ekainaren 13koa, Bizkaiko Nahitaezko Desjabetzeko Lurralde Epaimahaiaren idazkariarena, zeinaren bidez Bizkaiko Nahitaezko Desjabetzeko Lurralde Epaimahaiaren 2015eko otsailaren 3ko Akordioa jakinarazten baita (desjabetzeko den finka baten balio justua zehazteari buruzkoa).

Aipatutako akordioa zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 59.5 artikuluan xedatutakoa betetzeko –Sektore Publikoa arrazionalizatzeari eta Administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatutako horretan–.

Interesdunak Bizkaiko Etxebizitzaren Lurralde Ordezkaritzan (Bilboko Kale Nagusia 85ean, lehenengo solairuan, dago) agertu daitezke bost eguneko epean, ebazpenak zer dioen jakiteko, eta bi hilabeteko epea edukiko dute Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE) iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzeko. Errekurtsoa Euskal Herriko Justizia Auzitegi Nagusian jarri beharko da (Bilbon daukan egoitzan). Halaber, berraztertzeko errekurtsoa jar daiteke azaroaren 26ko Legeak dioen bezala (lege horrek 30/1992 Legea aldatu zuen); errekurtso hori Lurralde Epaimahaian jarri ahal izango da, hilabeteko epean, iragarkia Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE) argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, eta haientzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bilbao, 2016ko ekainaren 13a.

Bizkaiko Nahitaezko Desjabetzeko Lurralde Epaimahaiaren idazkaria,

M.ª DEL MAR MARTINEZ GONZALEZ.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala