Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

126. zk., 2016ko uztailaren 4a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
2931

IRAGARKIA, Cantera Carranza-Karrantza Harrobi, S.L. baltzuaren eskariz hasarazitako desjabetze-espedientean sartutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean erakusteko dena. Espediente horrek helburutzat honako hau du: «Ventalaperra» izeneko C) Sekzioko Baliabideak ustiatzeko 12.817 ustiapen-emakida ustiatzeko terrenoak desjabetzea; emakida hori, Karrantzan dago kokatua, eta aipatu baltzuari dagokio.

I.– «Ventalaperra» izeneko C) Sekzioko baliabideak ustiatzeko emakidaren titularra denez, baltzuak ondokoa eskatu dio Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Lehiakortasun Sailari: Karrantza udalerrian kokatutako «Ventalaperra» izeneko meategi-ustiapena lanek, instalazioek eta zerbitzuek eragiten dieten ondasunak eta eskubideak okupatzeko, desjabetze-espedientea hastea.

II.– Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legeren Erregelamenduaren 56.1 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriaz, argitara ematen da ondasun eta eskubideen zerrenda, zertarako-eta, hamabost eguneko epean, interesdunek alegazioak aurkez ditzaten, hain justu ere ondasunak okupatzeari eta baliatzeari eta ondasunen egoera material eta legezkoari dagokionez, edo egoki irizten dioten beste edozein gorabeherari dagokionez.

Eraginpeko ondasun eta eskubideen zerrenda:

– Landa-lurra. Karrantzako udalerriko Ranero parajean, landa-katastroko 2. poligonoko 11. lursaila. Azalera: mila, berrehun eta hirurogeita hemeretzi metro koadro. Mugak: iparraldetik, hegoaldetik eta mendebaldetik, 16. lursaila, Karrantzako Udalarena; ekialdetik, bidea. 022002011 zenbakia da haren katastro-erreferentzia, Bizkaiko Foru Aldundiko Landa Katastroko Zerbitzuaren egiaztagiri deskriptibo eta grafikoaren arabera.

1364. Liburukia, 156. Liburua, 46. Orria, Karrantzako 11701. Finka.

Finkaren erregistro-identifikatzailea: 48014000681831.

Katastro-erreferentzia: 022002011.

Erregistro-titularrak:

Laura Hernaiz Mendieta.

M.ª Agueda Hernaiz Mendieta.

M.ª Carmen Hernaiz Mendieta.

Desjabetu behar den azalera: 898,44 m2.

– Landa-lurra. Karrantzako udalerriko Ranero parajean, landa-katastroko 2. poligonoko 12. lursaila. Azalera: hamaika mila, laurehun eta berrogeita hamalau metro koadro. Mugak: iparraldetik, bideak eta 14. lursaila, Karrantzako Udalarena; hegoaldetik, ekialdetik eta mendebaldetik, bidea. 022002912 zenbakia da haren katastro-erreferentzia, Bizkaiko Foru Aldundiko Landa Katastroko Zerbitzuaren egiaztagiri deskriptibo eta grafikoaren arabera.

1364. Liburukia, 156. Liburua, 44. Orria, Karrantzako 11700. Finka.

Finkaren erregistro-identifikatzailea: 48014000681824.

Katastro-erreferentzia: 022002012.

Erregistro-titularrak:

Laura Hernaiz Mendieta.

M.ª Agueda Hernaiz Mendieta.

M.ª Carmen Hernaiz Mendieta.

Desjabetu behar den azalera: 3.706,45 m2.

Guztiarekin ere, min/013/2016 administrazio-espedientean zehazki azaltzen dira aipatu partzelen desjabetzeari buruzko detaileak. Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Lehiakortasun Saileko Energiaren eta Meategien eta Industria Administrazioaren Zuzendaritzaren bulegoetan kontsulta dezakete espediente hori interesdunek.

Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legea garatzen duen Erregelamenduaren 17.2 artikuluarekin bat etorriaz, bidezkoa da okupatu beharreko ondasun eta eskubideen zerrenda argitara ematea, hain justu ere Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Bizkaiko Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean eta Bizkaian zabalkunde handienetako egunkari baten. Era berean, iragarki-oholean para dezan, aipatu zerrendaren kopia bat igorriko zaio Karrantzako Udalari; izan ere, Karrantzan baita desjabetu behar den terrenoa.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko maiatzaren 16a.

Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendaria,

AITOR PATXI OREGI BAZTARRIKA.


Azterketa dokumentala