126. zk., 2016ko uztailaren 4a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (234 KB - 3 orri.)
- EPUB (197 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2927
IRAGARKIA, «Arabako Unibertsitate Ospitalea-Santiago Egoitzaren transformazio-zentroa, behe-tentsioko koadro orokor berri bat barne, berritzearekin eta handitzearekin» lotutako kontratazioaren espedientearen lizitazio-prozedura irekiari dagokiona.
1.– Erakunde esleitzailea: Datu orokorrak eta informazioa eskuratzeko datuak.
a) Erakundea: Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua, Osasun Sailari atxikitako Ente Publikoa, Zuzendaritza Nagusia, Araba kalea, 45 – 01006, Vitoria-Gasteiz (Araba). Helbide elektronikoa: contrata@osakidetza.eus Kontratatzailearen profilaren interneteko helbidea: www.osakidetza.euskadi.eus
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Zuzendaritza Nagusia – Erosketa, Obra eta Zerbitzu Estrategikoen Zuzendariordetza.
c) Informazioa eta dokumentuak eskuratzea. Zuzendaritza Nagusia, Araba kalea, 45, 01006, Vitoria-Gasteiz (Araba).
d) Espediente zenbakia: G/040/20/0/0969/O101/0000/062016.
2.– Kontratuaren xedea.
a) Mota: obrak.
b) Azalpena: Arabako Unibertsitate Ospitalea-Santiago Egoitzaren transformazio-zentroa, behe-tentsioko koadro orokor berri bat barne, berritzea eta handitzea.
c) Lote eta zenbakien araberako banaketa: ez.
d) Gauzatu eta entregatzeko lekua: Arabako Unibertsitate Ospitalea–Santiago egoitza.
e) Gauzatu eta entregatzeko epea: 2016ko abenduaren 31 baino lehen.
f) Luzatzeko aukera: ez.
g) Esparru-akordio bat ezartzea (hala dagokionean): ez.
h) CPV (Nomenklatura Erreferentzia): 45317200.
3.– Izapidetzea eta prozedura.
a) Izapidetzea: arrunta.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleitzeko irizpideak: Administrazio Klausula Partikularren Pleguko Karatulan ezarritakoaren arabera:
c.1.– Balio-judizioetan oinarritutako irizpideak: % 50.
c.1.1.– Elementu eta osagaien ezaugarriak eta balio teknikoa: 20 puntu, gehienez.
c.1.2.– Instalazioa egiteko modua eta deskribapena: 10 puntu, gehienez.
c.1.3.– Planifikazio xehatua eta probak aurkeztea: 5 puntu, gehienez.
c.1.4.– Enpresak asistentzia teknikoko ekipoa izatea: 10 puntu, gehienez.
c.1.5.– Zentroari asistentzia teknikoa emateko konpromisoa: 5 puntu, gehienez.
c.2.– Formulen bidezko irizpide ebaluagarriak: % 50.
c.2.1.– Eskaintza ekonomikoa: 47 puntu.
c.2.2.– Bermea: 3 puntu.
4.– Kontratuaren balio zenbatetsia: 299.451,13 euro BEZik gabe.
5.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: 299.451,13 euro BEZik gabe.
6.– Eskatutako bermeak: behin betiko bermea: esleipenaren zenbatekoaren % 5.
7.– Kontratistaren berariazko betebeharrak.
a) Sailkapena: ez, aukerakoa da kaudimenaren ordez: Taldea: I Azpitaldea: 5 eta 6; Kategoria: 2, 773/2015 Errege Dekretuari jarraikiz; edo beste hau: Taldea: I Azpitaldea: 5 eta 6; Kategoria: C, 773/2015 Errege Dekretuaren aurreko erregelamenduari jarraikiz.
b) Kaudimen finantzarioa eta ekonomikoa eta kaudimen tekniko edo profesionala enpresa espainiarrentzat, Europar Batasunaren kide diren estatuetako enpresa atzerritarrentzat eta Europar Batasunaren kide ez diren estatuetako enpresa atzerritarrentzat.
b.1.– Ekonomikoa eta finantzarioa:
b.1.1.– Betekizuna/k: azken hiru urteotako negozio-bolumena. Baliorik handieneko urtearen zenbatekoa kontratuaren balio zenbatetsiaren % 150ekoa izan beharko da, gutxienez.
b.1.2.– Agiriak edo/eta ziurtagiriak: urteko negozio-bolumena ziurtatzeko, Merkataritza Erregistroan edo estatutuaren arabera dagokion erregistro ofizialean (Kooperatibak, laneko sozietateak) jasotako eta onartutako urteko kontuak aurkeztu beharko dira. Merkataritzako Erregistroan inskribatuta ez dauden enpresari indibidualek beren inbentarioen eta urteko kontu legeztatuen liburuekin egiaztatuko dute beren urteko bolumena.
b.2.– Teknikoa edo profesionala:
b.2.1.– Betekizuna/k: azken hamar urteotan gauzatutako obren zerrenda.
b.2.2.– Agiriak edo/eta ziurtagiriak: obrarik garrantzitsuenen betearazpen egokiaren ziurtagiriak. Ziurtagiri horietan, obren zenbatekoa, datak eta tokia adieraziko dira, eta lanbidearen arauak betez egin ziren ala ez eta normaltasunez bukatu ziren zehaztuko da.
8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkezteko era.
a) Aurkezteko azken eguna: 2016ko abuztuaren 2a, 13:00etan.
b) Aurkezteko modua: Administrazio Klausula Partikularren Pleguan adierazitakoa.
c) Aurkezteko lekua: ikus 1-a puntua.
d) Prozedura mugatua izanez gero, eskaintzak aurkezteko deia egingo zaien enpresen kopurua: ez dagokio.
e) Aldaerak onartzea: ez.
f) Eskaintzaileak eskaintzari eutsi behar dion epea: 2 hilabete, eskaintza ekonomikoaren gutun-azala irekitzen denetik zenbatzen hasita; hamabost egun baliodun gehiagoz luzatu ahal izango da epe hori, 152.3 artikuluak aipatzen dituen izapideak egin beharra badago (balio anormal edo neurrigabeak).
9.– Eskaintzak irekitzea.
a) Balio-judizioa egiteari lotutako irizpideei dagokionez: Erakundea: Zuzendaritza Nagusia. Helbidea: Araba kalea, 45, 01006 Vitoria-Gasteiz (Araba). Eguna: 2016ko abuztuaren 9a, 11:30ean.
b) Aplikatzeko formulak kalkulatzea eskatzen duten irizpideen gutun-azala irekitzea: Erakundea: Zuzendaritza Nagusia. Helbidea: Araba kalea, 45, 01006 Vitoria-Gasteiz (Araba). Eguna: 2016ko abuztuaren 30a, 11:00etan.
10.– Publizitate gastuak: esleipendunaren kontura (461,52 euro).
11.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna (hala badagokio): ez dagokio.
12.– Beste argibide batzuk: pleguetan ageri direnak. Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web orria: www.osakidetza.euskadi.eus
Obraren proiektuari dagokionez, planoak eta gainerako dokumentazioa lizitatzaileen eskura daude helbide honetan: https://osabox.osakidetza.net/index.php/s/MpG1jvEiJcp1Ot1
Vitoria-Gasteiz, 2016ko ekainaren 20a.
Kontratazio Mahaiko ordezko lehendakaria,
ENEKO ZARRAOA GARMENDIA.