Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

126. zk., 2016ko uztailaren 4a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 3 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2920

EDIKTUA, 777/2015 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala – Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 777/2015 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Jose Alberto Medrano Cosgalla.

Abokatua: Ana Maria Uribe Acevedo.

Prokuradorea: Ana Rosa Frade Fuentes.

Demandatua: Andres Mauricio Giraldo Marin eta Jordan Osorio Muñoz.

Gaia.

Judizio horretan, epaia eman da 2016-01-11n. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Erabaki da osorik baiestea Ana Rosa Frade Fuentes prokuradoreak, José Alberto Medrano Cosgaya jaunaren izenean eta hura ordezkatuz, Andrés Mauricio Jiraldo Martín jaunaren eta Jordán Osorio Muñoz jaunaren aurka aurkeztutako demanda. Eta, beraz, demandatuak kondenatzen ditut honako diru-zenbateko hau ordaintzera modu solidarioan: 225,06 euro, gehi interesak. Kostuak ez zaizkio berariaz inori ezartzen.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei.

Ebazpen honen aurka ezin da errekurtsorik jarri.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena: epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen magistratu berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen, eta nik, Justizia Administrazioaren letradua naizenez, horren guztiaren fede ematen dut Vitoria-Gasteizen, bi mila eta hamaseiko urtarrilaren hamaikan.

Andres Mauricio Giraldo Marin demandatuaren egungo helbidea ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoarekin bat.

Ebazpen horren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatu auzi-iheslariak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko maiatzaren 26a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala