Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

126. zk., 2016ko uztailaren 4a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

TOLOSAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 3 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2919

EDIKTUA, zor-aitorpenari buruz bideratu den 313/2015 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Tolosako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 313/2015 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Banco Bilbao Vizcaya Argentaria, S.A.

Abokatua: Idoia Rosario Zabala Lauroba.

Prokuradorea: Jose Ignacio Otermin Garmendia.

Demandatua: Carlos Javier Herrero Bravo.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan epaia eman da, 2016-05-25ean.

Carlos Javier Herrero Bravo demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, 20 eguneko epean.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.

Tolosa (Gipuzkoa), 2016ko ekainaren 3a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala