Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

126. zk., 2016ko uztailaren 4a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

TOLOSAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2918

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 339/2015 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Tolosako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 339/2015 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Carlos Gonzalez Finat.

Abokatua: Carlos Gonzalez Finat.

Demandatua: Adline Motivie Gbidihor.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Auzi-ihesean eta helbide ezezaguna izanik, Adline Motivie Gbidihoren aurka bideratutako prozedura horretan, 19/2016 epaia eman zen, 2016ko otsailaren 29an.

Adline Motivie Gbidihor demandatuaren egungo helbidea ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.

Ebazpen horren aurka, ezin da inolako errekurtsorik aurkeztu.

Tolosa (Gipuzkoa), 2016ko ekainaren 1a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala