126. zk., 2016ko uztailaren 4a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (225 KB - 2 orri.)
- EPUB (193 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
EIBARKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2916
EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 39/2016 prozeduraren ondoriozkoa.
Eibarko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.
39/2016, adostasunik gabeko dibortzioa.
Alderdi demandatzailea: Rhizlane Benabdennour.
Alderdi demandatua: Mohamed Jeljal.
Gaia: dibortzioa.
Judizio horretan ebazpena eman da eta honela dio hitzez hitz:
51/2016 EPAIA
Eibar, 2016ko maiatzaren 31.
Nik, Gonzalo Martín Vázquez-ek, magistratu titularra naizen aldetik, ikusi dut adostasunik gabeko dibortzioari buruzko 39/2016 prozedura hau. Alderdi demandatzailea Josefina Llorente López auzitegietako prokuradorea da, Rhizlane Benabdennour-en izenean eta ordez; alderdi demandatua Mohamed Jeljal da (auzi-ihesean dago); Fiskaltzak ere parte hartu du.
Baietsi egiten dut adostasunik gabeko dibortzioari buruzko demanda, zeina Josefina Llorente López prokuradoreak bideratu baitu, Rhizlane Benabdennour-en izenean eta ordez, Mohamed Jeljal-en aurka. Horrenbestez, neurri hauek hartzen ditut:
1) Alderdien arteko dibortzioa erabakitzen da, ezkontza desegiteak dakartzan legezko ondorio guztiekin: bertan behera gelditzen da elkarbizitzaren presuntzioa, eta alderdiei baimena ematen zaie bizileku ezberdinetan bizitzeko; errekobatu egiten dira biek elkarri emandako adostasunak eta ahalak; bertan behera gelditzen da etxeko ahala egikaritzean ezkontide batek bestearen ondasunak lotzeko duen aukera; desegin egiten da irabazpidezko sozietatea, eta, hemendik aurrera, araubide ekonomikoa ondasunen erabateko banaketa izango da.
2) Amak izango du Imrane eta Lokmane adin txikiko seme-alaben zaintza eta jagoletza; guraso-ahala bi gurasoena izango da.
3) Ez da aitaren aldeko bisita-erregimenik ezarriko.
4) Aitak mantenu-pentsio hau ordaindu beharko du: hilean 150 euro seme-alaba bakoitzarengatik; zenbateko hori urtero aldatuko da, KPIak dituen aldaketen arabera. Hilabete bakoitzeko lehen bost egunen barruan ordaindu beharko du pentsio hori, amak hartarako izendatzen duen banku-kontuan. Ezohiko gastuak aparte doaz, eta guraso biek erdibana ordaindu beharko dituzte.
5) Auzi-jartzaileari ematen zaio alokatutako etxebizitzaren erabilera (Mendaron dago), zeina familiaren bizilekua baita. Hala ere, erabilera hori bertan behera geratuko da etxebizitzari dagokion errentamendu-kontratua azkentzen denean.
Prozesuen kostuen gaineko erabakirik ez da hartzen.
Epai hau irmoa egin ostean, bidal bekio horren testigantza Erregistro Zibilari, auzilarien ezkontza-aktan orri-bazterreko oharra egin dezan.
Alderdi demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau EHAAn argitaratzea ebatzi du epaileak, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.
Eibar (Gipuzkoa), 2016ko ekainaren 1a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.