Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

126. zk., 2016ko uztailaren 4a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA-SAN SEBASTIÁNGO INSTRUKZIOKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2915

EDIKTUA, ebasketa-falta bat dela-eta bideratutako 2063/2015 berehalako falta-judizioaren ondoriozkoa.

Nik, Nuria Lusa Sobronek, Donostiako Instrukzioko 5 zenbakiko Epaitegiko Justizia Administrazioko letradua naizen aldetik,

Fede ematen dut:

2063/2015 falta-judizioan, Silvia Villanueva Hormías epaitegi honetako epaileak epaia eman zuen 2015-06-24an.

Frank Rene Michel Reignault demandatua non dagoen ez dakigunez (pasaporte-zk.: 98107830238), ediktu honen bidez epaia jakinarazten zaio. Ebazpen horren aurka, demandatuak apelazio-errekurtsoa aurkeztu ahalko du epaitegi honetan, Gipuzkoako Probintzia Entzutegiari zuzenduta, bost eguneko epean.

Ebazpenaren testu osoa epaitegi honetako bulegoan eskura dezake demandatuak.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin ematen dut ediktu hau, Donostian, bi mila eta hamaseiko ekainaren batean.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala