126. zk., 2016ko uztailaren 4a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (188 KB - 1 orri.)
- EPUB (193 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 13 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2914
EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 607/2015 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.
Bilboko Lehen Auzialdiko 13 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: 607/2015 hitzezko judizioa.
Demandatzailea: Bilboko Madariaga etorbideko 7.eko jabekideen erkidegoa.
Abokatua: Sergio Martín García.
Prokuradorea. Marta Arruza Doueil.
Demandatua: Isidoro Gomez Sanchez eta Narcisa Alonso Tejoren oinordekoak.
Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.
Judizio horretan, epaia eman da 2016-05-17an. Hona hemen epaitza:
Osorik baiesten dut Bilboko Madariaga etorbideko 7.eko jabekideen erkidegoak jarritako demanda, Isidoro Gomez Sanchez eta Narcisa Alonso Tejoren oinordekoen aurkakoa. Hortaz, demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileari honako hauek ordaintzera: 6814,67 euro eta legezko interesak, demanda jarri zenetik aurrera sortutakoak. Prozesuko kostuak ere demandatuari ezartzen dizkiot.
Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegiari zuzendutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta zein diren apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak (PZLb, 458.2. artikulua). Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan (4751 0000 00 0607 15). Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Errekurtsoa aurkeztean egiaztatu beharko da kontsignazioa (BJLOko 15. x.g.). Gainera, kondenatuak apelazio-errekurtsoa aurkezteko, egiaztatu beharko du kondena-epaiaren zenbateko likidoa ordainduta edo zainpean jarrita duela, betiere Prozesu Legearen 449.4 artikuluarekin bat etorriz. Kontsignazio hori elkarren bermerako abalaren bidez egin ahal izango da, PZLko 449. artikuluaren 5. zenbakian ezarritako eran.
Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.
Isidoro Gómez Sánchez demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).
Ebazpen horren aurka, auzi-ihesean den demandatuak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake.
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.
Bilbao (Bizkaia), 2016ko maiatzaren 19a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.