126. zk., 2016ko uztailaren 4a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (193 KB - 2 orri.)
- EPUB (193 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 11 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2913
EDIKTUA, 358/2015 prozedura arruntaren ondoriozkoa.
Bilboko Lehen Auzialdiko 11 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: 358/2015 prozedura arrunta.
Alderdi demandatzailea: jabe-erkidegoa: Axpe Erribera 11, C-D pabilioiak, eta Erandioko garajeak.
Alderdi demandatua: Jose Ignacio Oñate Goldaracena.
Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.
Judizio horretan ebazpena eman da eta honela dio:
EPAITZA
Baietsi egiten dut Axpe Erribera 11ko, C-D pabilioietako, eta Erandioko garajeko jabe-erkidegoaren ordezkariek Jose Ignacio Oñate Goldaracenaren aurka aurkeztutako demanda. Beraz, kondenatu egiten dut demandatua auzi-jartzaileari 6.682,60 euro ordaintzera; zenbateko horrek epai honen bigarren oinarri juridikoan adierazi diren interesak sortuko ditu. Demandatuak prozesuaren kostuak ere ordaindu beharko ditu.
Legean agindu bezala jakinaraz bekie alderdiei.
Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegiari zuzendutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zer alegaziotan oinarritzen den, eta zein diren apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak (PZLb, 458.2 artikulua).
Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: ........... Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).
Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, bai eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak ere. 449.4 artikuluarekin bat, jaberen batek jabe-erkideari zorrak ordaintzera kondenatzeko diren prozesuetan, ez zaio onartuko kondenatuari apelazio-errekurtsorik; baldin eta, errekurtsoa jartzeko, ez badu egiaztatzen ordaindu edo gordailutu duela kondenatze-epaian lotutako zenbateko ilikidoa.
Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.
Alderdi demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat, ediktu hau epaitegi honetako iragarki-taulan argitaratzea erabaki da, 188/15 epaiaren jakinarazpen-eginbidea gauzatzeko, hain justu ere.
Bilbao (Bizkaia), 2016ko maiatzaren 26a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.