Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

126. zk., 2016ko uztailaren 4a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2911

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 540/2015 prozeduraren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegian, seme-alaben gaineko neurrietarako bideratutako 540/2015-A prozeduran epaia eman da, 2016ko maiatzaren 18an, zeinaren kopia Marcelino Mamani Gutierrez interesdunak eskura dezake bulego judizial honetan.

Jakinaraz bekio interesdunari ebazpen hau, eta ohartarazi ebazpena irmoa dela, eragotzi gabe osatu den ebazpenaren aurka jar daitezkeen legezko errekurtsoak. Errekurtsoa aurkezteko epea jakinarazpen hau egiten den egunean hasiko da.

Eta Marcelino Mamani Gutierrez demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan, ematen eta sinatzen dut hau, Bilbon (Bizkaia), bi mila eta hamaseiko maiatzaren hemeretzian.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala