126. zk., 2016ko uztailaren 4a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (184 KB - 1 orri.)
- EPUB (193 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
ARABAKO PROBINTZIA AUZITEGIA
2910
EDIKTUA, apelazioaren gainean burututako 256/2016 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.
Arabako Probintzia Auzitegia. Lehenengo sekzioa.
Errekurtsoa: 256/2016 hitzezko judizioko apelazioa.
Errekurtsogilea: Gas Natural Servicios SDG, S.A.
Abokatua: Juan Jose Lalanne Marin.
Prokuradorea: Javier Area Anitua.
Alderdi errekurritua: Marzapa, S.C.
Gaia: 256/2016 hitzezko judizioko apelazio-erroilua.
Errekurtso horretan, 201/2016 epaia eman da 2015-06-08an. Hona hemen epaitza:
Gas Natural Servicios SDG, S.A.k –Area prokuradoreak ordezkaturik eta haren izenean– apelazio-errekurtsoa aurkeztu zuen hiri honetako Lehen Auzialdeko 8 zenbakiko Epaitegiak 2016ko martxoaren 10ean epaitegi horretan bertan bideratutako 1140/2015 hitzezko judizioan emandako epaiaren aurka –zeinetatik baitator erroilu hau–. Bada, berau baiesten dut, litis honen demanda bideratzailea baiesten duena errebokatzen, eta Marzapa, S.C. kondenatzen dut auzi-jartzaileari 4.611,91 euro ordaintzera, gehi interpelazio judizialetik aurrerako legezko interesa. Lehenengo auzialdiko kostuak demandatuari ezartzen zaizkio, eta ez da berariazko agindurik hartzen gora jotzeko errekurtso honen kostuei buruz.
Marzapa, S.C. demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko ekainaren 9a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.