Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

126. zk., 2016ko uztailaren 4a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

ARABAKO PROBINTZIA AUZITEGIA
2909

EDIKTUA, behin betiko neurriak aldatzeari buruzko apelazioan bideratutako 250/2016 prozeduraren ondoriozkoa.

Arabako Probintzia Auzitegia. Lehenengo sekzioa.

Errekurtsoa: behin betiko neurriak aldatzeari buruzko apelazioa, L2 250/2016.

Errekurtsogilea: Ouidad Lakchouch.

Abokatua: Jose Ignacio Moraza Mariaka.

Prokuradorea: Francisco Jose Del Bello Martin.

Errekurritua: Farid Abchir.

Gaia: behin betiko neurriak aldatzeari buruzko apelazio-erroilua.

Errekurtso horretan, epaia eman da 2016-05-27an. Hona hemen epaitza:

Baietsi egiten dugu Ouidad Lakchouch-ek jarri duen apelazio-errekurtsoa, Vitoria-Gasteizko lehen auzialdiko lau zenbakiko epaitegian 759/15 zenbakiarekin bideratutako neurriak aldatzeko prozeduran eman den 90/16 epaiaren aurkakoa. Ondorioz, berretsi egiten dugu epai hori, b) erabakia izan ezik; izan ere, b) erabaki hori errebokatu egiten dugu, eta, horren ordez, hau erabakitzen dugu:

b) Farid Abchir-i guraso-ahala kentzea adin txikiko seme-alaba hauei dagokienez: XXXXX, 2006ko uztailaren 11n jaioa; XXXXX, 2007ko abenduaren 7an jaioa; eta XXXXX, 2009ko maiatzaren 14an jaioa. Ondorioz, aipatutako adin txikikoen amari –Ouidad Lakchouch– ematea guraso-ahal bakarra.

Kostuak ez zaizkio berariaz inori ezartzen.

Farid Abchir demandatuaren egungo helbidea ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko ekainaren 7a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala