126. zk., 2016ko uztailaren 4a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (230 KB - 1 orri.)
- EPUB (197 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
2892
EBAZPENA, 2016ko ekainaren 21ekoa, Universidad de País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearena, Antonio Hernández Hernández jauna «Landareen fisiologia» jakintza arloan irakasle agregatu moduan kontratatzeko proposamena egiteko dena. Plaza horren deia 2016ko martxoaren 17ko Ebazpenaren bidez egin zen (2016ko apirilaren 15eko EHAA).
Errektorearen 2016ko martxoaren 17ko Ebazpenaren bitartez (2016ko apirilaren 15eko EHAA) batzorde bat osatu zen ebazpen horretan bertan deitutako irakasle agregatu plazak hornitzeko lehiaketak epaitzeko. Batzorde horren proposamenari jarraitu zaio eta ezarrita dauden prozedura eta baldintzak bete dira honako hauekin bat etorriz: otsailaren 25eko 3/2004 Legea, Euskal Unibertsitate Sistemari buruzkoa; Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren martxoaren 4ko 40/2008 Dekretua, UPV/EHUko irakasleen eta ikertzaileen araubideari buruzkoa; irakasle kontratatu iraunkorrak hautatu eta kontratatzeko prozedura, Euskal Herriko Unibertsitateko Gobernu Kontseiluak 2008ko maiatzaren 8an onartua eta Irakasleen errektoreordearen 2008ko ekainaren 23ko Ebazpenaren bidez argitaratua (uztailaren 15eko EHAA); deialdiko oinarriak; aplikagarri diren arau orokorrak; eta, aurreikusita ez dagoenerako, administrazio publikoan sartzeko araubide orokorra arautzen duten estatu mailako xedapenak. Hala, horiek guztiak kontuan hartuta.
Errektoreak ebatzi du Antonio Hernández Hernández jauna (NAN: 30602813W) Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle agregatu moduan kontratatzeko proposamena egitea, Kodea: AGC8L1 – D00118-8. Jakintza arloa: «Landareen fisiologia». Saila: Landareen Biologia eta Ekologia. Ikastegia: Zientzia eta Teknologia Fakultatea. Hizkuntza-eskakizuna: elebiduna. Arduraldia: osoa. Egin beharreko lanak: «Landareen Ekofisiologia».
Proposatutako lehiakideak 20 laneguneko epea izango du, erabakia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita, dagokion lan-kontratuaren formalizazio guztiak gauzatzeko.
Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, baina interesatuak berraztertze-errekurtsoa aurkez diezaioke Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordetzari, hilabeteko epean, edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezake zuzenean Bilboko Administrazioarekiko Auzietako Epaitegietan, bi hilabeteko epean. Epe biak ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik zenbatuko dira.
Leioa, 2016ko ekainaren 21a.
Errektorea.
Eginkizunak eskuordetuta (2013-01-30eko Ebazpena, 2013-02-13ko EHAA).
Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,
XABIER ETXANIZ ERLE.