Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

125. zk., 2016ko uztailaren 1a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
2890

IRAGARKIA, ur-aprobetxamenduen eskubidea amaitzeko dena.

Baimen, Emakida eta Isurketa Arloa – Uraren Euskal Agentzia.

Aprobetxamenduen titularrak eta jakinarazpenerako helbideak ezezagunak direnez, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan ezarritakoari jarraituz, jakinarazten da Uraren Euskal Agentzia honek emakida eskubidea amaitzeko administrazio-prozedura hasi duela iragarki honetako I. eranskinean zehaztutako ezaugarriak dituzten ur-aprobetxamenduetan; hori egin da Uren Legearen 66.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, zeinak honako hau ezartzen baitu: «Uren erabilera pribatiborako eskubidea, eskuratze titulua edozein izanda ere, iraungita aitor daiteke hiru urtez jarraian ustiatu ez izanagatik, betiere ekintza titularrari egotzi ahal zaionean». Uztailaren 20ko 1/2001 Errege Dekretuaren bidez onartu zen Uren Legea.

Amaitzeko arrazoia: hiru urte baino gehiago egon da ustiatu gabe. Hasiera: ofizioz.

Iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera hogeita hamar eguneko epea irekiko da, eskubide hori amaitzeak ukituriko edozeinek, eskubidearen titularrak barne, bidezko irizten duena adieraz dezan, idatziz, dagokion udalaren aurrean, edo Uraren Euskal Agentziaren Arroen bulego honetan (Intxaurrondo kalea 70, 1. Solairua, 20015 Donostia).

Iragarki honek I. eranskinean aipatutako interesdunen eta pertsona ororen ezagutzarako banakako jakinarazpen gisa balioko du.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko ekainaren 8a.

Jabari Publikoa Kudeatzeko zuzendaria,

JOSU PEREA ARANDIA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala