125. zk., 2016ko uztailaren 1a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (209 KB - 1 orri.)
- EPUB (194 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
2889
IRAGARKIA, epatze-deia egiten diena interesdun izan daitezkeenei, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegiko 304/2015 prozedura laburtuan izapidetzen ari den administrazioarekiko auzihelegitean ager daitezen. Auzi-helegite hori Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeak 2015eko martxoaren 27an emandako ebazpenaren aurka jarri da, haren aurka jarritako gora jotzeko helegitea isilbidez ezetsia izan baita.
Espediente-zenbakia: PCA-131/2016-IV (REC-PER-002/2015-IV).
Aipatutako prozeduran interesa izan dezaketenak ezezagunak direnez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 59.5 artikuluan xedatzen duena betez; lege hori Sektore Publikoa arrazionalizatzeari eta Administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatu du. Iragarki hau argitaratzen da, interesdun horiek aipatutako prozedura judizialean agertu eta pertsonatzeko aukera izan dezaten, bederatzi eguneko epean iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko ekainaren 17a.
Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendaria,
EUGENIO ARTETXE PALOMAR.