Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

125. zk., 2016ko uztailaren 1a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
2888

IRAGARKIA, interesdunak epatzeko dena, EAEko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, 272/2016 prozedura arruntaren bitartez izapidetzen ari den administrazioarekiko auzi-errekurtsoan ager daitezen. Errekurtso hori Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako Agente kategorian sartzeko hautaketa prozedurara deia egiten duen Polizia eta Larrialdietako zuzendari nagusiaren 2016ko apirilaren 12ko Ebazpenaren kontra jarri da (apirilaren 25eko EHAA, 77. zk.).

Espediente-zenbakia: PA 110/2016/AD.

Iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 59.5 artikuluan xedatzen duena betetzeko; lege hori Sektore Publikoa arrazionalizatzeari eta Administrazio eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatu du. Iragarki hau argitaratzen da interesdun horiek aipatutako prozedura judizialean agertu eta pertsonatzeko aukera izan dezaten, bederatzi eguneko epean iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Arkauti, 2016ko ekainaren 16a.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,

MALENTXO ARRUABARRENA JULIÁN.


Azterketa dokumentala