125. zk., 2016ko uztailaren 1a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (202 KB - 2 orri.)
- EPUB (200 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
2886
EDIKTUA, 2016ko maiatzaren 30ekoa, Lan, Enplegu eta Gizarte Gaietako Arabako lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez jakinarazten baitira Izatezko Bikoteen Erregistroko espedienteei buruzko agiri-eskaerak.
Iragarki honen amaieran adierazten diren interesdunei ezin izan zaie agiriak eskatzeko jakinarazpena berariaz egin, hainbat arrazoirengatik; agiri horiek zein diren ere adierazten da beherago.
Hortaz, ediktu hau argitara ematen da, interesdunak jakitun izan daitezen eta dagozkion ondorioak sor ditzan; betiere, bat etorriz ondoko arauetan ezarritakoarekin: Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikulua, zehazki, Sektore publikoa arrazionalizatu eta administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak emandako idazketa duena, eta arlo honetan aplikatzekoak diren gainontzeko xedapenak.
Horretarako, ediktu honen bidez, interesdunei jakinarazten zaie haien espedienteari buruzko agiriak aurkeztu beharko dituztela iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hamar eguneko epean, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Arabako Lurralde Ordezkaritzan (Félix María Samaniego kalea 2 – 2., 01008 Vitoria-Gasteiz).
Era berean, jakinarazten da interesdunek eskuragarri dutela hemen jasotako errekerimenduen testu osoa, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren Arabako Lurralde Ordezkaritzan (Félix María Samaniego kalea 2 – 2., 01008 Vitoria-Gasteiz).
Vitoria-Gasteiz, 2016ko maiatzaren 30a.
Ordezkaria ez dagoenez, 191/2013 Dekretuaren xedapen gehigarria C hizkiaren arabera (2013/04/24ko EHAA, 78 zk.).
Arabako Lan, Enplegu eta Gizarte Politiketako lurralde-ordezkaria,
CARMEN DE CELIS CUEVAS.