125. zk., 2016ko uztailaren 1a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (228 KB - 2 orri.)
- EPUB (197 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
2885
IRAGARKIA, 2016ko ekainaren 16koa, Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen zuzendariarena, zeinaren bidez zehapen-prozeduraren ebazpen-proposamena jakinarazten baita.
Aipatutako ebazpena zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 59.5 artikuluan xedatutakoa betetzeko –Sektore Publikoa arrazionalizatzeari eta Administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatua–.
Interesduna Bizkaiko Etxebizitzaren Lurralde Ordezkaritzara (Kale Nagusia 85, 1, 48011, Bilbao) bertaratu daiteke bost eguneko epean, ebazpenak zer dioen jakiteko; eta BOEn iragarkia argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hamabost egun balioduneko epea izango du espedientea kontsultatzeko, espedientean jasotako agirien kopiak eskuratzeko eta egoki iritzitako alegazioak aurkezteko.
Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, eta haientzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Bilbao, 2016ko ekainaren 16a.
Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen zuzendaria,
MIREN SARATXAGA DE ISLA.