125. zk., 2016ko uztailaren 1a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (227 KB - 2 orri.)
- EPUB (197 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
2884
IRAGARKIA, 2016ko ekainaren 15ekoa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez itzulketa-prozedurak hasi direla jakinarazten baita.
2016ko apirilaren 19an, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak itzulketa-prozedurak hastea erabaki zuen, desgaitasuna duten pertsonen kontratazio mugagaberako laguntzen deialdiaren 2. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak 2014ko maiatzaren 21ean egindako bileran hartutako Erabakiaren bidez onartu zen deialdi hori (2014-05-22ko EHAA).
Aipatutako prozeduren jakinarazpena zuzenean aditzera ematea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan xedatutakoa betetzeko (Sektore publikoa arrazionalizatzeari eta administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatu zuzen 30/1992 Legea).
Interesdunek 15 egun balioduneko epea dute, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, eskubidez komeni zaiena aurkeztu edo alegatzeko, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Gipuzkoako lurralde-bulegoan (San Martzial kalea 12, Donostia – PK: 20005), hala zuzenean nola Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan aurreikusitako edozein bide baliatuta. Hala egin ezean, prozedurari bukaera emango zaio ebazpen baten bidez eta, ebazpen horretan baiesten bada ez-betetzea egon dela, jasotako kopuruak itzultzeko betebeharra ezarri ahal izango da.
Xede horretarako, jakinarazten da erabakitako prozeduren hasieraren testu osoa interesdunen eskura dagoela Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Gipuzkoako lurralde-bulegoan (San Martzial kalea 12, Donostia).
Eranskinean aipatutako interesduna jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta jakinarazpenaren balioa izango du harentzat.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko ekainaren 15a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,
ADOLFO ALUSTIZA FERNÁNDEZ.