Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

125. zk., 2016ko uztailaren 1a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
2876

IRAGARKIA, Industriako sailburuordearen 2016ko apirilaren 22ko Ebazpena interesdunari jakinaraztekoa. Ebazpen horren bidez, ez betetze espedientea ireki zitzaion Igonbe Design, S.L. enpresari, Gauzatu Industria Programaren babesean emandako diru-laguntza dela-eta 2012ko deialdia (Espedientea: GZI-0005-2012).

Aipatutako ebazpena zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 59.5 artikuluan – Sektore Publikoa arrazionalizatzeari eta Administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatutakoan – xedatutakoa betetzeko.

Legezko ohartarazpenak: 15 eguneko epea ematen zaio interesdunari, egoki iritzitakoa adieraz dezan bere interesen defentsan.

Hautsitako araua: Euskal Autonomia Erkidegoko Gauzatu Industria Programaren araudia.

Eranskinean aipatutako interesduna jakinaren gainean egon dadin ematen da argitara guzti hori, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du harentzat.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko maiatzaren 31.

Industriako sailburuordea,

JAVIER ZARRAONANDIA ZULOAGA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala