Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

125. zk., 2016ko uztailaren 1a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

GARAPENERAKO LANKIDETZAREN EUSKAL AGENTZIA
2874

IRAGARKIA, zerbitzuen administrazio-kontratu honen lizitazioari buruzkoa: «Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren bidaiak eta egonaldiak antolatzeko zerbitzua» (Espedientea: GLEA-AVCD/PA001B/2016).

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren Kontratazio Mahaia.

c) Espediente-zenbakia: GLEA-AVCD/PA001B/2016.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Helburua: Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren bidaiak eta egonaldiak antolatzea.

b) Loteak: ez.

c) Gauzatzeko lekua: bidaia edo egonaldi bakoitzaren helmuga, eta, hala behar denean, esleipendunaren egoitza.

d) Gauzatzeko epea: 2017ko abenduaren 31ra arte.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: prezioa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua. Zenbatekoa, guztira: 90.000,00 euro.

5.– Behin-behineko fidantza: ez.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Erakundea: Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia.

b) Helbidea: Nafarroa kalea 2 (Lehendakaritzaren egoitza).

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01007.

d) Telefonoa: 945 01 55 13 / 945 01 64 03.

e) Telefaxa: 945 01 78 08.

f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2016ko uztailaren 18a.

7.– Kontratistaren berariazko betekizunak.

a) Sailkapena, halakorik badago (taldeak, azpitaldeak eta kategoria): ez.

b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala.

Ekonomia- eta finantza-kaudimena: kontratuaren xede diren jardueren arloan izandako negozio-kopuru osoari buruzko erantzukizunpeko adierazpena, azken 3 urteei dagokiena. Gutxienez, urteko 100.000 euroko negozio-kopurua egiaztatu beharko da.

Gaitasun teknikoa: azken hiru urteetan egindako lanik nabarmenenak edo emandako zerbitzurik aipagarrienak, zerbitzu edo lan horien zenbatekoak, datak eta hartzaile publiko zein pribatuak ere aipatuta. Lan horien zenbatekoa, guztira, kontratuaren balio zenbatetsiaren berdina izan beharko da, gutxienez. Jasotzailea sektore publikoko erakunde bat bada, eskudun organoak bisatutako edo egiaztatutako agirien bitartez kreditatu beharko dira egindako zerbitzuak; jasotzailea subjektu pribatua bada, horrek emandako ziurtagirien bidez, eta halakorik ez bada, enpresaburuaren deklarazioaren bidez.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2016ko uztailaren 20a.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio-klausula zehatzen agirian adierazitakoak.

c) Aurkezteko lekua:

1) Entitatea: Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia.

2) Helbidea: Nafarroa kalea 2 (Lehendakaritzaren egoitza).

3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01007.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: hamabost egun natural, eskaintza ekonomikoak irekitzen direnetik.

e) Aldagaiak: ez.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Erakundea: Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia.

b) Helbidea: Nafarroa kalea 2.

c) Herria: Vitoria-Gasteiz.

d) Eguna: 2016ko uztailaren 26a.

e) Ordua: 13:00ak.

10.– Bestelako argibideak.

a) Balorazio-irizpidea prezioa izango da.

11.– Iragarkien gastuak: 461,52 euro.

12.– Iragarkia noiz bidali den Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera: ez.

13.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web orria: www.contratacion.euskadi.net / www.contratacion.info

14.– Jakinarazpenak egiteko telematika-sistema: ez.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko ekainaren 22a.

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendaria,

PAUL ORTEGA ETCHEVERRY.


Azterketa dokumentala