Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

125. zk., 2016ko uztailaren 1a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

SEGURTASUN SAILA
2872

IRAGARKIA, hatz-markak identifikatzeko sistemaren mantentze-lanak egiteko administrazio-kontratua formalizatu dela jakinarazteko dena. (Espedientea: E-006/2016).

1.– Entitate esleitzailea: datu orokorrak eta informazioa lortzeko datuak.

a) Erakundea: Segurtasun Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza.

c) Espediente-zenbakia: E-006/2016.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Mota: zerbitzuak.

b) Deskribapena: hatz-markak identifikatzeko sistemaren mantentze-lanak.

c) Loteak: ez.

d) Lizitaziorako iragarkia zer egunetan eta zer aldizkari ofizialetan argitaratu zen: ez dago.

3.– Izapideak eta prozedura.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: publizitaterik gabe hitzartutakoa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: 334.788,85 euro, BEZa barne (% 21).

5.– Esleipena.

a) Esleipen-eguna: 2016-03-09.

b) Formalizazio-eguna: 2016-05-13.

c) Kontratista: Morpho, S.A.S.

d) Nazionalitatea: frantziarra.

e) Esleipenaren zenbatekoa: 276.685 euro, BEZik gabe (% 21).

Erandio, 2016ko maiatzaren 25a.

Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren zuzendaria,

MARÍA GUADALUPE CAMINO GARCÍA.


Azterketa dokumentala