125. zk., 2016ko uztailaren 1a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (210 KB - 1 orri.)
- EPUB (195 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak
EUSKO LEGEBILTZARRA
2871
IRAGARKIA, Eusko Legebiltzarreko IP telefoniaren eta komunikazio bateratuen azpiegituraz hornitzeko, hura instalatzeko eta mantentzeko kontratuari buruzkoa (Eusko Legebiltzarreko Mahaiaren 2016ko ekainaren 21eko erabakia) (Espedientea: 06-900-16).
Kontratu-mota: hornidura.
Helburua: iragarkiaren izenburuan adierazten dena.
Izapidetzea: ohikoa.
Prozedura: irekia.
Esleitzeko era: zenbait esleipen-irizpide.
Lizitazioaren gehieneko aurrekontua: 206.611,57 euro, BEZik gabe. Hauxe dagokio BEZari (% 21): 43.388,43 euro. Zenbatekoa, guztira, hau da: 250.000,00 euro.
Burutzeko epea: 6 aste.
Agiriak eskuratzea: klausula teknikoen agiria eta administrazio-klausula berezien agiria lizitatzaileen eskura egongo dira toki hauetan:
– Eusko Legebiltzarraren egoitzan, 09:00etatik 14:00etara; Gasteizko Becerro de Bengoa kalea, z.g. (01005 posta-kodea).
– Eusko Legebiltzarraren web orrian, www.legebiltzarra.eus/Kontratatzailearen profila.
Eskaintzak aurkezteko tokia: proposamenak administrazio-klausula berezien agirian dagoen ereduaren arabera egingo dira eta Eusko Legebiltzarreko Erregistro Orokorrean aurkeztuko (Becerro de Bengoa kalea, z.g., 01005 Vitoria-Gasteiz), norberak ekarrita edo agiri horretako 12.3 puntuan adierazi bezala.
Eskaintzak aurkezteko azken eguna: 2016ko abuztuaren 31 arte; ordutegia: 09:00etatik 14:00etara.
Eskaintzak jendaurrean irekitzea: Eusko Legebiltzarrean izango da, aldez aurretik eta nahiko denborarekin Kontratatzailearen profilean argitaratuko da eta posta elektronikoaren bidez jakinaraziko zaizkie lizitatzaileei data eta ordua.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko ekainaren 21a.
Eusko Legebiltzarreko lehendakaria,
BAKARTXO TEJERIA OTERMIN.