125. zk., 2016ko uztailaren 1a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (196 KB - 1 orri.)
- EPUB (194 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
IRUNGO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 3 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2870
EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 204/2015 prozedura arruntaren ondoriozkoa.
Irungo Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.
Judizioa: 204/2015 prozedura arrunta.
Demandatzailea: Santander Consumer Establecimiento Financiero de Crédito, S.A.
Abokatua: Javier Fernandez Castañeda.
Prokuradorea: Oscar Mejias Abad.
Demandatua: Jose Galindo Barrera.
Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.
Judizio horretan, epaia eman da 2016-06-07an. Hona hemen epaitza:
«Osorik baiesten dut Santander Consumer, S.A.k eskatuta (ordezkaria: Oscar Mejías Abad prokuradorea) José Galdindo Barrera jaunaren aurka jarritako demanda (auzi-ihesean dago), eta, beraz, demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileari 16.089,02 euro ordaintzera; gehi dagozkion interesak eta prozedurako kostuak.
Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta zein diren apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak (PZLb, 458.2 artikulua).
Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan (1890 0000 04 0204 15). Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, "Errekurtsoa" dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).
Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, bai eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak ere.
Nire epaia hori denez, erabaki, agindu eta sinatu egiten dut.»
Jose Galindo Barrera demandatuaren egungo helbidea ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatu auzi-iheslariak.
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.
Irun (Gipuzkoa), 2016ko ekainaren 7a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.