Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

125. zk., 2016ko uztailaren 1a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA
2868

EBAZPENA, 2016ko ekainaren 10ekoa, Garraio Azpiegituren zuzendariarena, zeinaren bidez onartzen baita Euskal Autonomia Erkidegoan Euskal Trenbide Sarearen (ETS) esku lagatako titulartasun autonomikoko trenbide-lineek sortutako zarataren kontrako ekintza-plana.

Zaratari buruzko azaroaren 17ko 37/2003 Dekretuaren 24. artikuluan eta Euskal Autonomia Erkidegoko hots-kutsadurari buruzko urriaren 16ko 213/2012 Dekretuaren 19. artikuluan xedatutakoarekin bat, jendaurrean jarri zen Euskal Autonomia Erkidegoan Euskal Trenbide Sarearen (ETS) esku lagatako titulartasun autonomikoko trenbide-lineek sortutako zarataren kontrako ekintza-plana, hilabetez, iragarkia argitaratu zenetik aurrera (2016ko otsailaren 16ko EHAA), Bizkaiko eta Gipuzkoako lurralde historikoetako aldizkari ofizialetan ere argitaratu zen 2016ko otsailaren 25ean. Epe horretan, aztertu eta egoki iritzitako oharrak egin ahal izan ziren.

Epe horretan, 2 alegazio egin dira; egokiro erantzun dira, eta ez dute inolako aldaketa garrantzitsurik eragin azaldutakoan.

Ekintza-plan hori onartzeko garaia da, Zaratari buruzko azaroaren 17ko 37/2003 Dekretuaren 22. artikuluaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko hots-kutsadurari buruzko urriaren 16ko 213/2012 Dekretuaren 18.3 artikuluaren ondorioetarako.

Organo honek badu eskumena bera onartzeko, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 196/2013 Dekretuaren 14. artikuluaren 1. eta 2. puntuetan xedatutakoaren arabera (dekretu hori abenduaren 30eko 248/2014 Dekretuaren bidez aldatu zen).

Adierazitako guztiagatik, honako hau

EBAZTEN DUT:

«Onartzea Euskal Autonomia Erkidegoan Euskal Trenbide Sarearen (ETS) esku lagatako titulartasun autonomikoko trenbide-lineek sortutako zarataren kontrako ekintza-plana.»

Aipatutako dokumentu hori eskuragarri egongo da Interneteko webgune honetan: www.ets-rfv.euskadi.eus, «Azpiegiturak eta geltokiak» deritzon atalean.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko ekainaren 10a.

Garraio Azpiegituren zuzendaria,

MARÍA ALMUDENA RUIZ DE ANGULO DEL CAMPO.


Azterketa dokumentala