125. zk., 2016ko uztailaren 1a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (231 KB - 2 orri.)
- EPUB (195 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
2860
EBAZPENA, 2016ko ekainaren 7koa, Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Ijito Herriaren erabateko sustapenerako eta partaidetza sozialerako Kontseiluaren Osoko Bilkuran parte hartzeko Eskaerak Jasotzeko Liburuan sartzeko eskaerak aurkezteko epea irekitzen duena.
Azaroaren 25eko 289/2003 Dekretuaren (2003ko abenduaren 5eko EHAA, 239. zk.) bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Ijito Herriaren erabateko sustapenerako eta partaidetza sozialerako Kontseilua sortu zen, eta Dekretu horren IV. kapituluan Kontseilu horren Osoko Bilkurarako elkarteen ordezkariak izendatzeko prozesua arautzen da.
Dekretu horren 15. artikuluaren arabera, ijitoen eta ijitoen aldeko elkarteen ordezkariak izendatzeko prozesua antolatzeko, Kontseiluko Osoko Bilkuran parte hartzeko Eskaerak Jasotzeko Liburua eramango da. Era berean, Kontseiluko Osoko Bilkuran parte hartzeko Eskaerak Jasotzeko Liburuan sartzeko epea, ezohiko arrazoirik egon ezean, hiru urtetik behin irekiko da.
Gizarte Zerbitzuetako zuzendariaren 2009ko azaroaren 25eko Ebazpenaren bidez (2010eko urtarrilaren 12ko EHAA, 6. zk.), elkarteen ordezkariak izendatzeko azken prozesua zabaldu zenez, orain beste izendapen-prozesu bati ekin behar zaio eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ijito Herriaren erabateko sustapenerako eta partaidetza sozialerako Kontseiluaren Osoko Bilkuran parte hartzeko Eskaerak Jasotzeko Liburuan eskaerak aurkezteko epea finkatu behar da.
Emakumeen eta gizonen berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeari jarraikiz, erabakiak hartzeko gune guztietan emakumeen eta gizonen ordezkaritza orekatua errespetatu behar da, eta pertsona anitzeko administrazio-organoetan ordezkaritza orekatutzat joko da, hain zuzen, sexu biek % 40ko ordezkaritza, gutxienez, dutenean.
Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 191/2013 Dekretuan xedatutakoa betez, Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako zuzendariari dagokio izendapen-prozesu berria irekitzea eta parte hartzeko eskaerak aurkezteko epea jakinaraztea, EHAAn argitaratuta.
Horren indarrez, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, hamar eguneko epea zabaltzea ijitoen eta ijitoen aldeko elkarteek Euskal Autonomia Erkidegoko Ijito Herriaren erabateko sustapenerako eta partaidetza sozialerako Kontseiluaren Osoko Bilkuran parte hartzeko Eskaerak Jasotzeko Liburuan sartzeko eskaerak aurkeztu ahal izateko.
Bigarrena.– Parte hartzeko eskaerak azaroaren 25eko 289/2003 Dekretuaren (2003ko abenduaren 5eko EHAA, 239. zk.) eranskinean finkatutako ereduaren araberakoak izango dira, eta eskaerarekin batera, adostasun-agiria ere aurkeztu beharko dute, zeinaren bidez elkarteek aho batez izendatu baitute Osoko Bilkuran ordezkatuko dituzten kontseilukideak, edo guztien adostasuna lortzen ez bada, dekretu horretako 7.2.d) artikuluaren bigarren paragrafoak aipaturiko abalak.
Hirugarrena.– Parte hartzeko eskaerak Eusko Jaurlaritzaren Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako Zuzendaritzara igorri behar dira, eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan jasotako edozein modutan aurkez daitezke.
Laugarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Ijito Herriaren erabateko sustapenerako eta partaidetza sozialerako Kontseiluaren Osoko Bilkurarako elkarteen ordezkariak izendatzeko prozesua Emakumeen eta gizonen berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legean xedaturikoaren araberakoa izango da, eta ordezkaritza orekatutzat joko da, hain zuzen, sexu biek % 40ko ordezkaritza, gutxienez, dutenean.
AZKEN XEDAPENA
Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko ekainaren 7a.
Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako zuzendaria,
JOSÉ JAVIER MIGUEL DE LA HUERTA.