Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

125. zk., 2016ko uztailaren 1a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
2859

EBAZPENA, 2016ko ekainaren 7koa, Herri Administrazio eta Justizia Saileko Zerbitzu zuzendariarena, Segurtasuneko sailburua eskuordetzen duena Euskal Autonomia Erkidegoko justizia-jauregietako eta adingabekoentzako zentroetako zaintza-zerbitzua kontratatzeko.

Apirilaren 9ko 188/2013 Dekretuaren 20.1.k) artikuluan xedatutakoaren arabera, Justizia Administrazioko Zuzendaritzaren eginkizuna izango da organo eta zerbitzu judizialen eta horien instalazioen segurtasuna zaintzea (Herri Administrazio eta Justizia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen ditu apirilaren 9ko 188/2013 Dekretuak).

Egun, uste da EAEn kokatuta dauden justizia-jauregietako eta adingabekoentzako zentroetako zaintza-zerbitzua eta Segurtasun Sailaren eskumeneko beste eraikin batzuetakoa batera kontratatzeak zerbitzuen kudeaketa hobetzen eta gastu publikoa arrazionalizatzen laguntzen duela.

Lehen aipatu eremuan zaintza-zerbitzua modu bateratuan kontratatu ahal izateko formularik egokiena Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 13.1 artikuluan eskumenen eskuordetzerako jasotakoa da, honakoa xedatzen baitu:

«1.– Herri-administrazioetako organoek beste organo batzuei beren eskumenak eskuordetzean eman diezazkiekete, baldin eta organo horiek administrazio berekoak badira –nahiz eta bata bestearen mendekoa ez izan– edo administrazio horiei lotuta edo administrazio horien mendean dauden zuzenbide publikoko erakundeetakoak badira».

Beraz, 194/2013 Dekretuaren 4.2 artikuluak Segurtasuneko sailburuari kontratazioaren arloan ematen dizkion eskumenen arabera, eta, aintzat hartuta Herri Administrazio eta Justizia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 188/2013 Dekretuaren 6. artikuluak ezarritakoaren arabera Zerbitzu Zuzendaritzako titularrari dagokiola lan hori (188/2013 Dekretua. 2013ko apirilaren 18ko EHAA, 74. zk.), hau

EBAZTEN DUT:

I.– Segurtasuneko sailburuari eskuordetzea ebazpen honen eranskinean aipatzen diren eraikinetako zaintza-zerbitzua modu bateratuan kontratatzeko eskumena; egun indarrean dagoen kontratua 2017an amaitzen da.

Sektore Publikoko Kontratuen Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuan jasotako honako arlo hauetara hedatuko da eskuordetzea, kontratuari aplikatzekoak badira:

– Kontratua prestatzea (II. liburua).

– Kontratua esleitzea (III. liburua, I. titulua, I. kapitulua).

– Administrazioaren eskumenak, aldaketa, iraungitzea, lagatzea eta azpikontratazioa, denak ere IV. liburuko I. tituluko I. kapituluan oro har aurreikusiak, eta hornidura-kontratuetarako IV. liburuko II. tituluko IV. kapituluan berariaz aurreikusiak.

– Kontratua formalizatzea (III. liburua, I. titulua, I. kapitulua).

II.– Ahalmena eskuordetzen duen organoaren esku geratuko dira kontratazio-organoari dagozkion gainerako eskumenak eta, bereziki, egindako zerbitzuei oniritzia emateko eskumena eta zerbitzuok ordaintzeko agintzekoa.

III.– Izenpetu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean eskuordetzea.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko ekainaren 7a.

Zerbitzu zuzendaria,

JUAN M.ª ZUBELDIA ARRIETA.

ERANSKINA.
ERAIKINEN ZERRENDA.
Euskal Autonomia Erkidegoko hiru lurraldeetan egoitza duten eraikin judizialak.

1.– Azpeitia: Epaitegiak, Euskalerria kalea, z.g.

2.– Bergara: Epaitegiak, Ariznoa Enparantza, z.g.

3.– Eibar: Justizia Jauregia, Txaltxa Zelai kalea, z.g.

4.– Irun: Justizia Jauregia, Iparralde etorbidea, 9

5.– Tolosa: Justizia Jauregia, San Juan kalea, 3

6.– Donostia: Atotxako Justizia Jauregia, Kalkutako Teresa plaza, 1

7.– Donostia: San Martin kaleko Justizia Jauregia.

8.– Durango: Justizia Jauregia, Ezkurdi plaza z.g.

9.– Gernika-Lumo Justizia Jauregia, Allendesalazar kalea, 9

10.– Getxo: Justizia Jauregia, Foruen kalea, 10

11.– Balmaseda: Justizia Jauregia, Estazio kalea z.g.

12.– Barakaldo: Justizia Jauregia, Bide Onera plaza z.g.

13.– Bilbo: Justizia Jauregia, Buenos Aires kalea, 6

14.– Bilbo: Justizia Jauregia, Barroeta Aldamar kalea,

15.– Gasteiz: Justizia Jauregia, Gasteiz hiribidea, 18

16.– Amurrio: Justizia Jauregia, Elexondo kalea, 33

Euskal Autonomia Erkidegoko hiru lurralde historikoetan egoitza duten adingabekoentzako ikastetxe eta barnetegiak.

1.– Ibaiondo adingabekoentzako ikastetxe eta barnetegia, San Cristobal auzoa, Zumarraga (Gipuzkoa).

2.– Txema Finez adingabekoentzako ikastetxe eta barnetegia, Eguskierripa z.g., Aramaio (Araba).

3.– Landa adingabekoentzako ikastetxe eta barnetegia, Santiagolarra pabilioiak, Arrazua-Ubarrundia (Araba).

4.– Urgozo adingabekoentzako ikastetxe eta barnetegia, Urgozo baserria 20, Zugastieta-Muxika (Bizkaia).


Azterketa dokumentala