125. zk., 2016ko uztailaren 1a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (219 KB - 2 orri.)
- EPUB (195 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
2854
AGINDUA, 2016ko ekainaren 16koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, zeinaren bidez Maider Arizmendiarrieta Astarloa andrea Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko praktiketako funtzionario izendatzen baita.
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Langileriaren Kudeaketako zuzendariaren 2016ko maiatzaren 2ko Ebazpenaren bidez, indarrik gabe utzi zen zuzendari beraren 2015eko urriaren 19ko Ebazpena –Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren administrazioarekiko auzien salaren 2010eko azaroaren 29ko 827/2010 epaia betez eman zuen ebazpen hori–. 827/2010 epaiaren bidez, onetsi egin zen 629/09 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Maider Arizmendiarrieta Astarloa andreak jarria, eta aipatutako epaia betearazi zen, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren administrazioarekiko auzien salaren autoan adierazitako baldintzetan –2016ko martxoaren 16an eman zen, 60/2015 betearazpen-prozeduran–.
Horren ondorioz, Maider Arizmendiarrieta Astarloa sartzen da Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan hautatutako izangaien zerrendan (osasun-prozesuen espezializazioan, txanda irekian), 6,2844 puntuazioarekin, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2007ko azaroaren 19ko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozesuan, zeina kidego hauetan sartzeko deitu baitzen: Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleak, Lanbide Heziketako irakasle teknikoak eta Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleak.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2007ko azaroaren 19ko Agindu horren 11. eta 12. oinarrietan xedatutakoaren arabera, eskatzen diren betekizunak betetzen direla egiaztatu ostean, Maider Arizmendiarrieta Astarloa praktiketako funtzionario izendatu behar da. Hala ere, aipatutako aginduaren 12.4 oinarriaren arabera, hautatutako izangaiek egiaztatzen badute irakasleen kidego batean funtzionario gisa edo karrerako funtzionario gisa gutxienez ikasturte batean lan egiten dutela, praktiketako funtzionario izendatzeko aukera hautatu ahal izango dute, baina praktika horiek ez dira ebaluatu behar izango. Maider Arizmendiarrieta Astarloa andreak aukera hori baliatu du, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoko karrerako funtzionarioa baita 2011ko irailaren 1etik.
Horrenbestez,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Maider Arizmendiarrieta Astarloa praktiketako funtzionario izendatzea Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan, osasun-prozesuen espezialitatean, 2. hizkuntza-eskakizuna, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2007ko azaroaren 19ko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozesua gainditu eta gero.
Bigarrena.– Praktiketako funtzionarioaren izendapenak ekonomia- eta administrazio-ondorioak izango ditu esleitutako destinoaz jabetzen denetik aurrera.
Hirugarrena.– Agindu honen bidez izendatutako funtzionarioaren araubidea indarreko legediak praktiketako funtzionarioentzat ezartzen duena izango da.
Laugarrena.– Agindu hau betearazteko beharrezkoak diren jarraibideak emateko baimena ematen zaio Langileriaren Kudeaketako zuzendariari.
AZKEN XEDAPENA
Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari dagokio epaia betearazteko izapideetan sor daitezkeen gorabeherak aztertzea eta ebaztea, halaxe ezartzen baita Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 103.1 eta 109. artikuluetan.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko ekainaren 16a.
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.