Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

114. zk., 2016ko ekainaren 16a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 8 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2610

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 814/2013 prozeduraren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak; 814/2013.

Alderdi demandatzailea: Janeth Sarmiento Alba.

Alderdi demandatua: Gualberto Paniagua Soria.

Gaia: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Judizio horretan, honako ebazpen hau eman da:

278/2016 epaia, Janeth Sarmiento Alba demandatzaileak eta Gualberto Paniagua Soria demandatuak ezkontzaz kanpo izandako seme-alabentzako neurrietarako auzian bideratutako 814/2013 prozeduran emandakoa. Prozedura hori Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegian bideratu da.

Gualberto Paniagua Soria demandatuaren egungo helbidea edo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, 20 egun balioduneko epean.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak auzitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko maiatzaren 11.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala