114. zk., 2016ko ekainaren 16a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (183 KB - 1 orri.)
- EPUB (191 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
ARABAKO PROBINTZIA AUZITEGIA
2607
EDIKTUA, zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 4/2016 prozeduraren ondoriozkoa.
Arabako Probintzia Auzitegia. Lehenengo sekzioa.
Prozedura: 4/2016 abokatu-kontua.
Abokatua: Angel Javier Lopez Andres.
Defendatua: Judith Lopez San Pedro.
Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.
Aipatu errekurtsoan, dekretua eman da, 2016-05-13an. Eta xedapenek hau diote:
1.– Bukatutzat ematen da intzidente hau, Angel Javier Lopez Andres abokatuak eskatuta hasi dena, Judith Lopez San Pedroren aurka, 8.999,02 euro erreklamatzeko; aurkeztutako minutari dagokio zenbateko hori.
2.– Jakinarazi bekio Angel Javier Lopez Andres jaunari, eska dezan, hala badagokio, betearazpena abiarazteko Betearazpeneko Zerbitzu Orokor Prozesalean.
Ebazpen hau jakinarazten diot Epaitegiari.
Judith Lopez San Pedro demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).
Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, epaitegi honetako bulego judizialean.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko maiatzaren 13a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.