Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

114. zk., 2016ko ekainaren 16a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
2606

AGINDUA, 2016ko maiatzaren 24koa, Osasuneko sailburuarena, honako erakunde hauei laguntzak emateko deialdia egitekoa: osasunaren esparruan diharduten irabazi-asmorik gabeko elkarteak, osasun-espezialitateetako irabazi-asmorik gabeko erakunde zientifikoak, eta osasun-alorreko profesionalen elkargo ofizialak. Laguntzen xedea izango da erakunde horien funtzionamendua eta langileen etengabeko prestakuntzarako jardueren antolaketa.

Biztanleriari osasun-arreta egokia ematea faktore askoren menpe dago; horien artean, osasun-arloko langileen trebakuntza nabarmentzen da, eta horretarako kalitatezko prestakuntza-prozesua behar da.

Irakaskuntza- eta prestakuntza-jarduera asko kategoria desberdineko erakundeen bidez gauzatzen dira. Erakunde horien lehentasun-helburuen artean, euren kideen beste arlo zabalagoetako gaitasuna aurkitzen da partikularki, bai eta osasun-arloko profesionalena ere. Beraz, lehenengo prestakuntza-zikloa amaitzen dutenean, osasun-arloko profesional horiek prestakuntza-jarduerak egin ditzakete, Euskadiko osasun-sisteman lanean irauten duten bitartean.

Jarduera horiek bi motatakoak dira. Batetik, arlo honi dagozkion era guztietako ikastaroak eskaintzen dira. Zeregin horretan dihardute osasun-arloko profesionalen elkargo ofizialek, osasun-instituzioek eta beste erakunde batzuk (besteak beste, elkarte zientifikoek).

Bestetik, erakunde horietako asko elkargune gisa bultzatzen dira, profesionalen arteko komunikazioa errazagoa egiteko, hala ezagutzaren hedapena kudeatuz. Batzuetan, bilera zientifikoak antolatzen dira, eta beste batzuetan aldizkako argitalpenak editatzen dira.

Gaixotasunak dituzten pertsonen osasuna eta ongizatea hobetzeko, Osasun Sailak positibotzat eta ezinbestekotzat jotzen du profesionalen elkargoekin eta sozietate zientifikoekin lankidetzan jardutea.

Legegintzaldi honi dagokionez, deialdi honen bitartez diruz lagunduko diren jarduerak sartu behar dira Osasun Sailaren lehentasunezko eremuetan, zeintzuk ondoko loturan aurki daitezkeen.

Osasun Sailaren 2016ko Diru-laguntzen Plan Estrategikoaren barruan dago deialdi hau. Osasuneko sailburuaren 2016ko apirilaren 11ko Agindua onartu zen plan hori, eta aldatu, diru-laguntzen jarduera-eremu handienekotzat prestakuntza dela jasotzen duen maiatzaren 10eko Aginduaren bidez aldatu zen.

Kontuak izanik ondokoak: aplikatzeko oinarrizkotzat jotzen diren manuei dagokienez, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorra eta uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaz onartutako lege horren Erregelamendua; Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretua; Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura ematen diren diru-laguntzen berme eta ordainketen erregimena arautzen duen abenduaren 17ko 698/1991 Dekretua, eta oro har aplikatu behar diren gainontzeko arauak,

Ondorioz, honako hau

EBAZTEN DUT:
I. KAPITULUA
XEDAPEN ERKIDEAK

1. artikulua.– Xedea.

Agindu honen helburu dira zenbait gastu arautzea eta gastu horiek finantzatzeko laguntzetarako deialdia egitea. Gastuon jatorriak ondokoak dira:

1.– Euskal Autonomia Erkidegoan, jarduera zientifikoaren inguruan, 2016. urtean egingo diren prestakuntza-eta zabalkunde-jarduerak –osasun-arloko profesionalentzakoak– antolatzea; bi modalitate izango dira:

a) Bilkura zientifikoak antolatzea, hala nola kongresuak, sinposiumak, jardunaldiak, mintegiak eta hitzaldiak.

b) 100 ordu baino gutxiagoko ikastaroak eta tailerrak antolatzea.

2.– Erakundeak eratzea edo erakundeen funtzionamendua, eta aldizkako argitalpenen edizioa, bi modalitatetan:

a) Osasun-espezialitateetako irabazi asmorik gabeko erakunde zientifikoen eraketa eta funtzionamendua laguntzea, betiere, erakunde horiek, egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan izanik, osasun-arloko profesionalei prestakuntza eta eguneratze teknikoa ematen badizkiete edo osasun-arloko ikerkuntza bultzatzen badute.

b) Aldizkako argitalpen zientifiko-sanitarioentzako laguntzak.

2. artikulua.– Erakunde onuradunak.

2.1 Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorreko 11. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, II., III., IV. eta V. kapituluetan zehaztu laguntzen onuradun izan daitezke honako erakunde hauek: dagokien kapituluan onuraduntzat jo direlarik, hartan aurreikusi helburuetariko bakoitzarentzat laguntzak ematea funtsatzen duten jarduera egiten dutenak, edo laguntzak ematea legitimatzen duen egoeran daudenak.

2.2 Lege honetan araututako diru-laguntzen onuradun kondizioa ezin dute lortu: beherago zehaztu zirkunstantzietako baten dauden pertsonak edo erakundeak:

a) Laguntza edo diru-laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren epai irmo batez kondenatuak izatea, hauetako delituren bat egitegatik: prebarikazioa, funtzionario-eroskeria, ondasun publikoak bidegabe eralgitzea, eragimen-trafikoa, iruzurrak eta legearen aurkako ordainarazpenak edo hirigintza-delituak.

b) Hartzekodunen konkurtsoa deklaratzeko eskaria egin dutenak, prozeduraren baten kaudimengabekotzat jota daudenak, hartzekodunen konkurtsoan deklaratuta daudenak, salbu eta horretan itun batek eragingarritasuna hartu, epailearen esku hartzearen menpe daudenak edo uztailaren 9ko 22/2003 Lehiaketaren Legearen arabera desgaituta daudenak, konkurtsoa sailkatzeko epaian finkatutako desgaitze-aldia amaitu gabe dagoelarik.

c) Erredun deklaratu izanik, hori eragin duen kausa dela-eta, Administrazioarekin egindako kontratu oro suntsitzea eragin dutenak.

d) Pertsona fisikoa, merkataritza-sozietateen administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkaritza dutenak ondoko legeetan jasotako kasuren baten izatea: martxoaren 30eko 3/2015 Legea, Estatuko Administrazio Orokorreko goi-kargudunetan jardutea arautzeari buruzkoa; abenduaren 26ko 53/1984 Legea, Administrazio publikoetan diharduten langileen ezgaitasun eta bateraezintasunei buruzkoa; edo Hauteskunde Erregimen Orokorrari buruzko ekainaren 19ko 5/1985 Lege organikoan araututako hauta bidezko karguetariko edozein izatea, lege horretan eta gai horiek arautzen dituen arautegi autonomikoan ezarritako zehaztapenekin bat etorriz.

e) Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak –inadarreango xedapenek ezartzen dituztenak– ez izatea arauz zehazten den bezala beteta eta eguneraturik.

f) Arauz zerga-paradisu gisa sailkatutako lurralde edo herrialderen baten izatea egoitza fiskala.

g) Ordaindu gabe izatea diru-laguntzak itzultzearen ondoriozko obligazioak, erregelamenduz zehazten denarekin bat etorriz.

h) Ebazpen irmo baten bitartez galdurik izatea diru-laguntzak jasotzeko aukera, betiere bat etorriz lege honekin edo halakorik ezartzen duten beste batzuekin.

i) Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legeko 11.3. artikuluko bigarren paragrafoan aurreikusitako elkarteek ezin izango dute lortu onuradunaren kondizioa, baldin eta kideetakoren bat aipatu galerazpenen baten menpe badago.

j) Diru-laguntzak jasotzeko galerazpenek honako enpresei ere eragingo diete: zuzentzen dituzten pertsonak edo beste zirkunstantzia batzuk direla-eta, pentsa badaiteke –eraldaketa, bategitea edo ondorengotzaren ondorioz– beste enpresa batzuen jarraipena edo deribazioa direla, eta horietan ere zirkunstantzia haiek izan badira.

3.– Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza duten erakunde eskatzaileek zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituztela ofizioz egiaztatuko du Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko Zuzendaritzak, zeina laguntzen organo kudeatzailea izango den, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen 50.3. artikulua xedatzen duenari jarraikiz.

4.– Goragoko puntuetan zehaztu diren galarazpenak balioesteari, justifikatzeari eta euren helmenari dagokienez eta, oro har, deialdi honetan onuradunen betekizunei buruz ezartzen ez denari dagokionez, Diru-laguntzei buruzko Legeko 13. artikulua aplikatu da; izan ere, lege hori oinarrizkoa baita.

3. artikulua.– Diru-laguntzak emateko prozedura.

Agindu honetan ezarritako laguntzak lehiaketa-prozeduraren bidez emango dira, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 51.4 artikuluari jarraituz. Horretarako, modalitate bakoitzean aurkeztutako eskaerak konparatuta emango dira laguntzak, euren artean lehentasuna ezartzeko. Lehentasun-ezartze hori egingo da agindu honetako kapitulu egokian eskaera bakoitzerako ezartzen diren balioespen-irizpideen arabera. Eta, bestetik, balioespen-fasean, gutxienez, gehienezko puntuazioaren erdia lortu duten eskaerei bakarrik esleituko zaizkie laguntzak, modalitate bakoitzari esleitutako kredituak agortu arte, hala badagokio.

4. artikulua.– Baliabide ekonomikoak.

1.– 2016. urtean, agindu honetako helburua erdiesteko erabiliko diren baliabide ekonomikoek hirurogeita hemeretzi mila laurehun eta bederatzi euroko (79.409) zenbatekoa egingo dute. Euskadiko Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan hartarako ezarritako aurrekontu-kredituetatik etorriko dira baliabide horiek, eta honelaxe banatuko dira:

Bilera zientifikoak antolatzeko laguntzak: hemeretzi mila zortziehun eta berrogeita hamabi (19.852) euro.

Ikastaroak eta tailerrak antolatzeko laguntzak: hogeita zazpi mila zazpiehun eta laurogeita hamahiru (27.793) euro.

Erakundeen eraketa edo funtzionamendurako laguntzak: hemeretzi mila zortziehun eta berrogeita hamabi (19.852) euro.

Aldizkako argitalpenen ediziorako laguntzak: hamaika mila bederatziehun eta hamabi (11.912) euro.

2.– Agindu honetako laguntza-modalitateren baten deialdia ebatzi ondoren soberakinak geratuko balira, soberakin horiek, artean ebatzi gabeko gainerako modalitateen zuzkidurak handitzeko erabili ahal izango dira. Zirkunstantzia hori gertatzen bada, horren berri emango da Osasuneko sailburuordearen ebazpen baten bidez.

3.– Era berean, artikulu honen 1. paragrafoan adierazitako guztizko zenbatekoa handiagotu egin ahal izango da, eskatutako laguntzen zenbateko osoa kontuan hartuta, Osasun Sailaren programak gauzatu ostean agortu gabe geratu diren aurrekontu-zuzkiduren arabera, indarrean dagoen legediak kreditu-loturarako edo aurrekontuak aldatzeko ezarritako araubideari jarraikiz, eta laguntzak emateko hasiko den prozeduraren ebazpena eman baino lehen. Zirkunstantzia hori gertatuz gero, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian emango da argitara, Osasuneko sailburuordearen ebazpen bidez.

5. artikulua.– Laguntzen zenbatekoa.

Laguntzen zenbatekoa zehazteko, honako hauek hartuko dira kontuan: diruz lagunduko den jardueraren garrantzia, sarrera eta gastuen aurrekontua, eta bestelako finantza-iturririk dagoen ala ez.

Onartutako eskabideen arteko hurrenkera bat ezarri ostean, modalitate bakoitzeko baremazio-irizpideak aplikatuta lortutako puntuazioetan oinarriturik, dagoen aurrekontua banatzeari ekingo zaio, puntuazio handienekotik txikieneranzko ordenean finantzatuz eskabideak, harik eta modalitate bakoitzari esleitutako kredituak agortu arte.

Emandako laguntza ez da izango, inola ere, eskaerarekin aurkeztutako aurrekontuan ageri den defizita baino handiagoa.

6. artikulua.– Diru-laguntzen bateragarritasuna.

Agindu honen babespean ematen diren laguntzak bateragarriak izango dira helburu bererako erdietsi litekeen beste edozein laguntza edo diru-laguntzarekin. Hala ere, eskabidean zehaztu defizitik gorakoa bada lortutako laguntzen guztikoa, muga horretatik gorakoa kendu egingo da Osasun Sailak emandako laguntzatik.

Laguntza jasotzen duen erakunde onuradunak helburu bererako beste laguntzarik jaso badu, Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko Zuzendaritzari jakinarazi beharko dio zirkunstantzia hori, hilabete bateko epean, laguntza hori ematen den egunetik aurrera.

7. artikulua.– Izapidetze elektronikoa.

1.– Izapidetze elektronikoa honako hauen bidez dago erregulaturik: Administrazio Elektronikoari buruzko otsailaren 21eko 21/2012 Dekretua; Informatika eta Telekomunikazioen zuzendariaren 2006ko otsailaren 9ko Ebazpena, E-Administraziorako Plataforma Teknologikoa-PLATEA- ezartzen duen dokumentua onartzen duena.

2.– Aipatu 21/2012 Dekretuaren 28. artikuluaren lehenengo paragrafoaren arabera, agindu honetako edozein modalitaterako eskabidea, ahal delarik bide telematikotik aurkeztu behar da. Hartarako, laguntza-modalitate bakoitzean zehazten dira erabili beharreko egoitza elektronikoak. Halaber, Osasun Saileko Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko Zuzendaritzara bidali ahal dira eskabideak (Donostia kalea, 1, 01010 Vitoria-Gasteiz); eta horrez gain, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4. artikuluan ezarritako gainerako moduetan ere aurkez daitezke.

3.– Egoitza elektronikoan kontsultatu ahal izango dute euren espedientearen egoera administratiboa erakunde eskatzaileek: https://www.euskadi.net/y22-home/eu; eta egoitza horren bitartez eta «Nire gestioak» sekziotik bidali beharko dituzte normalizatu gabeko dokumentuak, eta, kasua bada, eskabide egin eta gero aurkeztu beharreko dokumentuak, eta, orobat, jakinarazpenak jaso eta eskabideari buruzko izapideak egin.

8. artikulua.– Eskabideak aurkezteko epea eta lekua.

1.– Eskaerak eta gainerako dokumentazioa osagarria (dagokion kapituluan laguntza-modalitate bakoitzerako adierazitakoa) aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

2.– Erakundeek zein hizkuntza ofizial aukeratu, harexetan aurkeztu ahal izango dute eskabidea eta bai eskatzen den gainerako dokumentazioa ere. Orobat, eskabidearen ondoriozko jarduketetan, eta prozedurak dirauela, erakunde eskatzaileak hautatutako hizkuntza erabiliko da, Euskararen erabilera normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legearen 6.1 artikuluan ezarritakoari jarraituz.

3.– Eskabideak egiteko agiri normalizatuak eskura daude web-orri hauetan:

Bilerak:

Castellano http://www.osakidetza.euskadi.net/r85-pkproc01/es/contenidos/ayuda_subvencion/reuniones_2016/es_def/index.shtml

Euskara http://www.osakidetza.euskadi.net/r85-pkproc01/eu/contenidos/ayuda_subvencion/reuniones_2016/eu_def/index.shtml

Ikastaroak eta tailerrak:

Castellano http://www.osakidetza.euskadi.net/r85-pkproc01/es/contenidos/ayuda_subvencion/cursos_2016/es_def/index.shtml

Euskara http://www.osakidetza.euskadi.net/r85-pkproc01/eu/contenidos/ayuda_subvencion/cursos_2016/eu_def/index.shtml

Erakundeak:

Castellano http://www.osakidetza.euskadi.net/r85-pkproc01/es/contenidos/ayuda_subvencion/entidades_2016/es_def/index.shtml

Euskara http://www.osakidetza.euskadi.net/r85-pkproc01/eu/contenidos/ayuda_subvencion/entidades_2016/eu_def/index.shtml

Argitalpenak:

Castellano http://www.osakidetza.euskadi.net/r85-pkproc01/es/contenidos/ayuda_subvencion/publicaciones_2016/es_def/index.shtml

Euskara http://www.osakidetza.euskadi.net/r85-pkproc01/eu/contenidos/ayuda_subvencion/publicaciones_2016/eu_def/index.shtml

Aginduan eskatutako beste edozein agiri edo erakunde eskatzaileak aurkeztu nahi dituenak, ahal delarik euskarri informatikoan bidali beharko dira, hain zuzen ere aurreko artikuluko 3. paragrafoan aipatu sekzioaren bitartez.

9. artikulua.– Eskabideko akatsak zuzentzea.

Diru-laguntzetarako eskabide-inprimakiak ez badira guztiz betetzen, edo haiekin batera ez bada aurkezten laguntza-modalitate bakoitzerako adierazitako dokumentazioa, erakunde eskatzaileari hamar egun balioduneko epea emango zaio hutsegitea konpontzeko edo behar diren dokumentuak aurkezteko. Horrela egiten ez badu, bere eskaeran atzera egin duela ulertuko da. Administrazioak eskabide horiei buruzko berariazko ebazpen bat eman eta jakinarazi beharko du, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 42.1 eta 71.1 artikuluetan xedatutakoaren arabera.

10. artikulua.– Eskabideak ebaluatzea.

1.– Aurkeztutako eskabideak ebaluatzearren, balorazio-batzorde bat eratuko da, zeinaren hasierako osaera agindu honetan emango da aditzera eta aldaketak, ostera, gorago zehaztu web-orrietan; betiere, interesdunei bermatu ahal izateko ezen baliatu ahal izango dutela haren kideak errekusatzeko eskubidea, bat etorriz, betiere, azaroaren 27ko 30/1992 Legearen, hau da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoaren 29. artikuluan xedatutakoarekin.

2.– Balorazio Batzordearen osaera.

a) Lehendakaria: Ignacio Berraondo Zabalegui, Osasun Saileko Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendaria.

b) Kideak:

– Antonio Arraiza Armendariz, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua erakunde publikoko Laguntza Sanitarioko zuzendaria.

– Sebastian Martin Moreno, Osasun Saileko Irakaskuntza eta Lanbide Garapeneko Zerbitzuko burua.

c) Idazkaria: Rafael Andrés Barruso, Osasun Saileko Irakaskuntza eta Lanbide Garapeneko Zerbitzuko laguntzen teknikari arduraduna.

3.– Laguntza-modalitate bakoitzerako aurreikusi balorazio-irizpideak aplikatzearren, Batzordeak ebaluatu eginen ditu formulatutako eskabideak eta ebazpen-proposamen bat helaraziko dio Osasuneko sailburuordeari.

4.– Baloratu direlarik, puntuazio maximoaren erdira ailegatzen ez diren eskabideak ez dira finantzatuko.

11. artikulua.– Ebazpena, errekurtsoak, ebazteko eta jakinarazteko epea, eta jakinarazpen-era.

1.– Osasuneko sailburuordeak emandako ebazpenen bitartez erabakiko dira modalitate bakoitzari dagozkion lehiaketa-prozedurak, Balorazio Batzorderen proposamena delarik, baina horrek ez du eragotziko aukera hau: organo kudeatzaile horren ebazpen bakarrean batzea haiek.

2.– Prozedura bakoitzean, hartzen diren ebazpenek zehaztuko dute eskatutako laguntzei baiezkoa edo ezezkoa ematen zaien; lehen kasuan, zehaztu egin beharko dira laguntzaren erakunde onuraduna, diruz lagundutako jarduera edo gertaera, eta emandako diru-laguntzaren zenbatekoa. Laguntzak ukatzen badira, berriz, zergatik ukatu diren adierazi beharko da.

3.– Prozedura bakoitzean hartzen den ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA) argitaratuko da, eskabideak aurkezteko epea amaitzen denetik harako hiru hilabeteko epean. Epe hori igaro eta argitaratu ez bada, erakunde eskatzaileek euren eskabidea ezetsitzat jo dezakete, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 44. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako, baina horrek ez du eragotziko Administrazioak ebazpena emateko duen obligazioa.

4.– Prozedurari buruzko ebazpenak ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, erakunde interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Osasuneko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoarekin bat etorriz.

5.– Erakunde onuradunak 10 egun naturaleko epea izango du, laguntzak emateko ebazpena EHAAn argitaratu eta biharamunetik aurrera, laguntzari berariaz eta idatziz uko egiteko. Bestela, ulertuko da onartu egin duela. Dokumentua Osasun Sailari helaraziko zaio, ahal delarik aplikazio telematikoaren bitartez.

6.– Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko Zuzendaritzak bidali ahal ahal izango dizkie pertsona interesdunei egin diren argitalpenei buruzko abisuak, SMS edo posta elektroniko bidez. Mezu horiek ez dute, sekula ere, izango jakinarazpen balioa.

12. artikulua.– Erakunde onuradunen betebeharrak.

Diru-laguntzaren erakunde onuradunek honako betebehar hauek izango dituzte:

a) Agindu honetan ezarritako guztiak.

b) Diru-laguntza, eman den helbururako erabili beharko dute.

c) Deialdi honen kargura jasotako diru-laguntzari dagokionez, Kontrol Ekonomikoko Bulegoak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak –euren funtzioak egiten ari direlarik– eskatzen dieten informazioa ematea.

d) Eskabidean jasotako datu edo inguruabarretan izandako aldaketa oro jakinaraztea Osasun Plangintza eta Antolamenduko Zuzendaritzari, aldaketa gertatzen denetik harako hilabeteko epearen barruan.

e) Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren laguntza finantzarioa berariaz adieraztea, hain zuzen ere diruz lagundutako jarduera aditzera ematen duen dokumentazioan, memorietan, argitalpenetan edo jarduera dela-eta prestatzen diren komunikazioetan.

f) Programek, argitalpenek eta abarrek generoaren eta berdintasunaren ikuspegiak izango dituzte, eta ez dute elementu diskriminatzailerik jasoko hizkuntza erabiltzerakoan, ezta irudiak erabiltzerakoan ere.

g) Halaber, onuradunek neurriak hartu beharko dituzte diruz lagundutako jardueren finantzaketaren izaera publikoaren zabalkundea egiteko, eta, orobat, kontabilitate-liburuak, eginbidetutako erregistratzeak eta gainontzeko dokumentuak –behar bezala auditutakoak– artezteari dagokionez, bat etorriz merkataritzako eta, egoki bada, sektoreko legeriak exijitutako zehaztapenekin eta bai Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legeko 14. artikuluan ezarritako gainontzeko betekizunekin ere; izan ere, lege hori oinarrizko baita.

13. artikulua.– Laguntzen ordainketa.

1.– Ematen diren laguntzen ordainketa bi alditan gauzatuko da.

2.– Lehenengo ordainketa, emandako laguntzaren zenbatekoaren ehuneko berrogeita hamarrekoa (% 50), emakida-ebazpena argitaratutakoan eta 11.5 artikuluan adierazten den epea –erakunde onuradunaren berariazko ukorik gabe– igaro bezain laster egingo da.

3.– Bigarren ordainketa –laguntza-modalitate bakoitzerako– aurrerago zehazten diren epemuga eta baldintzen arabera egingo da.

14. artikulua.– Diru-laguntzaren baldintzak aldatzea.

Diru-laguntza emateko kontuan eduki diren baldintzetan edozein aldaketa izanez gero, eta, kasua bada, era berean beste erakunde publiko zein pribaturen baten laguntzarik edo diru-laguntzarik jaso bada, diru-laguntzaren zenbatekoa gutxitu ahal izango da. Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendariak izango du gutxitze-espedientea hasteko eta izapidetzeko eskumena, eta Osasun sailburuordeak hura ebaztekoa.

15. artikulua.– Ez-betetzeak.

1.– Ez-betetzea eragingo duten kasuak izango dira ondokoak, zeintzuk ekarriko duten jasotako diru-laguntzak itzuli beharra:

d) Emakida-ebazpenaren baliorik eza, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 36. artikuluan xedatutakoaren arabera.

a) Laguntza lortzea, hartarako eskatzen diren baldintzak faltsutuz.

c) Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 37. artikuluan ezarritakoak.

2.– Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura ematen diren diru-laguntzen berme eta ordainketen erregimena arautzen duen abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean eta 38/2003 Legearen erregelamendua onartzen duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuan ezarritakoari jarraikiz, erakunde onuradunak ezarritako baldintzak eta epeak betetzen ez baditu, laguntza beste helburu baterako erabiltzen badu, edota Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen 53.1 eta 53.2 artikuluetan ezarritako betebeharrak betetzen ez baditu (lege horren Testu Bategina Osasun sailburuordearen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartu zen), laguntza eskuratzeko eskubidea galdu egingo du, eta, hala badagokio, jasotako zenbatekoak eta legezko interesak Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzuli beharko dizkio, bidezkoak diren prozedura-izapideak egin ondoren. Nolanahi ere, horrek ez du eragotziko bidezko diren beste egintza batzuk gauzatzea. Aipatutako zenbatekoak diru-sarrera publikotzat joko dira ondorio guztietarako.

Osasuneko sailburuordeak izango du eskumena ez-betetzeagatiko espedientea hasi eta ebazteko, eta honako prozedura honen arabera egingo da:

a) Organo eskudunak itzulketa-prozedura hasi dela eta zergatik hasi den adieraziko dio interesdunari, eta 15 eguneko epea emango dio egoki iritzitako alegazioak aurkez ditzan.

b) Alegazioak jasota edo batere aurkeztu gabe igaro bada epea, organo eskudunak ebazpena emango du, zeinetan, kasua bada, xedatuko baita kopuru egokiak EAEko Diruzaintza Nagusiari itzultzeko obligazioa; horretako epe bi hilabetekoa izango da, ebazpena jakinarazten denetik hara. Epe hori izango da borondatezko aldiaren epea.

c) Borondatezko epearen barruan ez bada egiten itzulketa, Ogasun eta Finantza Saileko organo eskudunari jakinaraziko zaio zirkunstantzia hori, premiamendu-bidez ekin dezan, indarrean dauden xedapenen arabera.

3.– Goragoko paragrafoetan aurreikusi gabekoari dagokionez, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legeko 37. artikuluan ezarritakoa bete beharko da; izan ere, lege hori oinarrizkoa baita.

II. KAPITULUA
BILERA ZIENTIFIKOAK ANTOLATZEKO LAGUNTZAK

16. artikulua.– Xedea.

Laguntza-modalitate honen helburua hauxe da: 2016. urtean, Euskadiko Autonomia Erkidegoan osasun-arloko profesionalen artean, burutuko diren osasun-arloko jarduera zientifikoak hedatzeko egingo diren bileren –izaera presentzialekoen– antolaketaren finantzaketan laguntzea. Modalitate honetarako erabiliko diren baliabide ekonomikoen zenbatekoa hemeretzi mila zortziehun eta berrogeita hamabi (19.852) eurokoa izango da.

Kapitulu honetan diruz laguntzekoak diren bilerak, legegintzaldi honi dagokionez, Osasun Sailak lehentasunezko eremutzat jotako alorretakoak izan izango dira (agindu honen aitzinsolasean adierazitakoak); baina, bereziki, zainketa aringarrietan profesionalak prestatzearen alorrekoak.

17. artikulua.– Erakunde onuradunak.

Honako hauek jaso ahal izango dituzte modalitate honetako laguntzak: osasunaren esparruan diharduten irabazi-asmorik gabeko elkarteak, osasun-espezialitateetako irabazi-asmorik gabeko erakunde zientifikoak, eta osasun-alorreko profesionalen elkargo ofizialak.

Deialdi honetatik kanpo geratzen dira: Osakidetza-Euskal osasun zerbitzukoak diren unitate eta zentroek antolatutako bilerak.

18. artikulua.– Eskabidea eta aurkeztu beharreko agiriak.

Ahal delarik, bide telematikotik aurkeztu beharko dira eskabideak, hain justu ere 8.3 artikuluan jasotako helbideen bitartez eskura daitezkeen inprimakiak erabiliz. Osasun Saileko Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko Zuzendaritzara ere bidali ahal izango dira eskabideak (Donostia kalea 1,01010, Vitoria-Gasteiz); era berean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4. artikuluan ezarritako gainerako moduetan ere aurkez daitezke.

Beste edozein administraziok edo erakundek –publiko zein pribatuk– helburu bererako ematen dituen diru-laguntzak, laguntzak, diru-sarrerak edo bestelako baliabideak eskatuz gero eta, kasua bada, eskuratuz gero, hori jasotzen duen erantzukizunpeko deklarazioa sartu beharko da eskabidean.

Deklarazio horren bidez egiaztatuko da, halaber:

– Erakunde eskatzaileak ez duela zehapen administratiborik edo penalik, laguntza edo diru-laguntza publikoak lortzeko aukera kentzen dionik, eta ez duela laguntza horiek jasotzen uzten ez dion legezko debekurik.

– Erakundearen egoitza soziala Euskal Autonomia Erkidegoan badago, erakundea legearen arabera eratuta eta erregistratuta dagoela. Adierazi egin behar da EAEko zein erregistrotan dagoen inskribatuta, erregistroko zenbakia eta eguna ere aipatuta.

– Benetakoak direla: eskaeran eta harekin batera doazen agirietan jarritako datuek, eta erakundeak bete egiten dituela laguntzen onuradun izateko betekizunak, indarreko legediak ezartzen dituen horiek, hain zuzen.

Eskabidearekin batera, honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:

a) Bilera zientifikoak antolatzeko laguntza-eskabidearen eranskina (I. eranskina).

b) Memoria, zeinetan jasotzen baitira bilera antolatzea eragin duten helburuak, eta, orobat, jardueren gainean zein zabalkunde egitea aurreikusten den.

c) Aldez aurreko egitaraua, jarduera edo bilera zientifikoaren ahalik eta deskribapen zehatzenarekin.

d) Txostengile nagusien izenak jasotzen dituen agiria, baldin eta programan jasota ez badago.

e) Diru-sarrera eta gastuen aurrekontu zehatza (II. eranskina).

Erakundearen egoitza soziala EAEtik kanpo badago, honako hauek ere aurkeztu behar dira:

a) Elkarteen Erroldan edo erakundeari dagokion erregistro publikoan inskribaturik dagoela egiaztatzen duen agiriaren kopia.

b) Identifikazio Fiskaleko Kodea esleitzeko agiriaren kopia.

c) Erakunde antolatzailearen estatutu edo erregelamendu ofizialen kopia.

d) Dagokion administrazio-erakundearen ziurtagiria, erakunde antolatzaileak zerga-obligazioak ordainduta dituela edo ez dituela zertan ordaindu egiaztatzen duena.

19. artikulua.– Esleitzeko irizpideak.

Laguntzen esleipena honako irizpide hauetan oinarriturik eta haztapen honekin egingo da:

a) Egintzaren interes zientifikoa, tipologiaren araberakoa; kongresuak 30 punturekin baloratuko dira, eta gainontzeko bilerak 15 punturekin.

b) Bileraren helburuak bat etortzea Osasun Sailak legealdi honetarako lehentasunezko eremutzat jotako alorrekin (agindu honen aitzinsolasean adierazitakoak), eta, bereziki, zainketa aringarrietan profesionalak prestatzeko alorrarekin. Zainketa aringarriei buruzko bilerei 35 puntu esleitu zaizkie; eta Osasun Sailak lehentasunezko eremutzat jotako alorreko gaiei buruzkoei, 20 puntu (Lehentasuneko alorrekiko lotura).

c) Zenbat bertaratuko diren, aurreikuspena. Bertaratutakoen 20ko multzoa puntu batekin baloratuko da, 10 puntuko muga maximoarekin.

d) Txostengile kopurua. Txostengile bakoitzeko puntu 1eko balorazioa egingo da, 10 puntuko muga maximoarekin.

e) Eragin-eremua: nazioartea 15 puntu, estatala 10, eta EAE edo hori baino txikiagoa 5 puntu.

Balorazioan gutxienez 50 puntura iristen ez diren eskabideak ez dira finantzatuko.

Emango den laguntza kuantifikatzeari dagokionez ez dira zenbatuko gastu sozialak, hala nola bertaratutakoentzako bazkariak –aparte dira txostengileentzakoak–, ekintza ludikoak eta protokolo-gastuak. Ez da kontuan hartuko, era berean, ekitaldia egingo deneko lokalen alokairua, baldin eta erakunde onuradunaren beraren elementuak badira.

Erakundeek –beren estatutu eta arautegiak aplikatzearren– gauzatutako ohiko bilerak ez dira diruz lagunduko.

Kongresuak antolatzeko emango den laguntza ez da izango 5.400 €-tik gorakoa. Modalitate honetan aurreikusitako gainontzeko gertaerentzat, 3.000 € emango dira, gehienez. Eskabidearekin batera aurkeztutako aurrekontuan jasotzen den defizita baino handiagoak badira zenbateko horiek, aurrekontuko defizitaren zenbatekoa ordainduko da, agindu honen 5. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

20. artikulua.– Ordainketa.

Emandako laguntza 13. artikuluan xedatutakoaren arabera ordainduko da, eta laguntzaren bigarren zatia ordainduko da diruz lagundutako bilera egin eta gehienez bi hilabeteko epean –betiere 2017ko urtarrilaren 9a baino lehen– agiri hauek aurkeztu ostean:

a) Diruz lagundutako bileraren gastu eta diru-sarrera guztien balantze ekonomikoa. Bertan, gainera, jasotako datuak benetakoak direla aitortzen duen zinpeko deklarazioa jasoko da, erakunde antolatzailearen arduradunarena (III. eranskina).

c) Ekitaldiak eragindako gastuen jatorrizko fakturak, egindako zerbitzuak detailez jasotzen dituztenak edo froga-balio baliokide duten agiriak, trafiko juridiko merkantilean balioa dutenak edo eraginkortasun administratiboa dutenak; haien zenbatekoa izango da jasotako laguntzaren bestekoa edo handiagoa. Igortzean hala eskatzen bada, aurkeztutako originalak itzuli egingo dira.

c) Azken memoria balantze zientifikoarekin, bertaratutakoei entregatu zaien materiala barne. Material hori memorian esteka edo link bat sartuz ere aurkeztu ahal izango da (hala edukira sartu ahal izateko).

Erakundearen egoitza soziala EAEtik kanpo badago, honako hauek ere aurkeztu beharko ditu:

Dagokion administrazio-erakundearen ziurtagiria, erakunde antolatzaileak zerga-obligazioak ordainduta dituela edo ez dituela zertan ordaindu egiaztatzen duena.

Goragoko paragrafoetan aurreikusi gabekoari dagokionez, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legeko 30. artikuluan ezarritakoa bete beharko da; izan ere, lege hori oinarrizkoa baita.

Artikulu honetan adierazitako dokumentazio guztia telematikoki edo postaz aurkeztu ahal izango da, faktura originalak izan ezik, horiek postaz bidali beharko baitira.

III. KAPITULUA
IKASTARO ETA TAILERRAK ANTOLATZEKO LAGUNTZAK

21. artikulua.– Xedea.

Laguntza-modalitate honen helburua honako hauxe da: 2016an, Euskal Autonomia Erkidegoan, osasun-arloko profesionalak prestatzeko egingo diren osasun-arloko ikastaroen eta tailerren finantzaketan laguntzea. Modalitate honen helburuetarako baliabide ekonomikoen zenbatekoa hogeita zazpi mila zazpiehun eta laurogeita hamahiru (27.793) eurokoa izango da.

Kapitulu honetan diruz laguntzekoak diren jarduerak Osasun Sailak legealdi honetarako lehentasunezko eremutzat jotako alorretakoak izango dira ahal delarik (agindu honen aitzinsolasean adierazitakoak), eta, bereziki, zainketa aringarrietan profesionalak prestatzearen alorrekoak.

Laguntzak eta ikastaroak, zeintzuetarako laguntzak eskatzen baitira, egiaztapen bat izan beharko dute, zehazki, Lanbide Sanitarioen Etengabeko Prestakuntzako Euskal Kontseiluak emandakoa, edo, bestela, egiaztapen-eskabidea aurkeztu beharko da Kontseiluaren aurrean, hain justu ere egiaztapen-prozeduran xedatutakoarekin bat etorriz eska daitezkeen agiri guztiekin batera, eta agindu honetako 8. artikuluan zehaztu data baino lehen.

22. artikulua.– Erakunde onuradunak.

Honako hauek jaso ahal izango dituzte modalitate honetako laguntzak: osasunaren esparruan diharduten irabazi-asmorik gabeko elkarteak, osasun-espezialitateetako irabazi-asmorik gabeko erakunde zientifikoak, eta osasun-alorreko profesionalen elkargo ofizialak.

Deialdi honetatik kanpo geratzen dira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzukoak diren unitate eta zentroak, eta, orobat, esklusiboki Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko osasun-arloko profesionalentzako direnak

23. artikulua.– Eskabidea eta aurkeztu beharreko agiriak.

Ahal delarik, bide telematikotik aurkeztu beharko dira eskabideak, hain justu ere 8.3 artikuluan jasotako helbideen bitartez eskura daitezkeen inprimakiak erabiliz. Osasun Saileko Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko Zuzendaritzara ere bidali ahal izango dira eskabideak (Donostia kalea 1,01010, Vitoria-Gasteiz); era berean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4. artikuluan ezarritako gainerako moduetan ere aurkez daitezke.

Egingo den ikastaro edo tailer bakoitzeko eskabide bakarra egingo da, alde batera utzita ikastaro edo tailer horren zenbat edizio egingo den 2016an zehar.

Eskabidearen bitartez erantzukizunpeko deklarazio bat jasoko da, zeinetan komunikatuko baita helburu bererako diru-laguntzak, laguntzak, sarrerak eta beste baliabide batzuk eskatu diren ala ez, eta, kasua bada, lortu direla, hain justu ere beste administrazio edo erakunde publiko zein pribatu batzuetatik.

Deklarazio horren bidez egiaztatuko da, halaber:

– Erakunde eskatzaileak ez duela zehapen administratiborik edo penalik, laguntza edo diru-laguntza publikoak lortzeko aukera kentzen dionik, eta ez duela laguntza horiek jasotzen uzten ez dion legezko debekurik.

– Erakundearen egoitza soziala Euskal Autonomia Erkidegoan badago, erakundea legearen arabera eratuta eta erregistratuta dagoela. Adierazi egin behar da EAEko zein erregistrotan dagoen inskribatuta, erregistroko zenbakia eta eguna ere aipatuta.

– Benetakoak direla: eskaeran eta harekin batera doazen agirietan jarritako datuek, eta erakundeak bete egiten dituela laguntza hauen onuradun izateko betekizunak, indarreko legediak ezartzen dituen horiek, hain zuzen.

Eskabidearekin batera, honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:

a) Ikastaroak eta tailerrak antolatzeko laguntza-eskabidearen eranskina (I. eranskina).

b) Diru-sarreren eta gastuen aurrekontua, kontzeptuka zehaztua. (II. eranskina).

c) Hala badagokio, emango den diploma edo ziurtagiria.

Erakundearen egoitza soziala EAEtik kanpo badago, honako hauek ere aurkeztu beharko ditu:

a) Elkarteen Erroldan edo erakundeari dagokion erregistro publikoan inskribaturik dagoela egiaztatzen duen agiriaren kopia.

b) Identifikazio Fiskaleko Kodea esleitzeko agiriaren kopia.

c) Erakunde antolatzailearen estatutu edo erregelamendu ofizialen kopia.

d) Dagokion administrazio-erakundearen ziurtagiria, erakunde antolatzaileak zerga-obligazioak ordainduta dituela edo ez dituela zertan ordaindu egiaztatzen duena.

24. artikulua.– Esleitzeko irizpideak eta horien kuantifikazioa.

Jarraian, balioespen-irizpideak zehaztuko dira, eta irizpide bakoitzari zenbat puntu dagokion esango da. Irizpide hauek erabiliko dira, hain zuzen, eskabideen lehentasun-ordena ezartzeko.

a) Kalitatearen atalean, ikastaroak edo tailerrak lortutako puntuazioa, Lanbide Sanitarioen Etengabeko Prestakuntzako Euskal Kontseiluak gauzatutako ziurtapen-prozesuaren barruan; puntuazioa maximoa 70ekoa izango da.

Kontseilu horrek egindako ziurtapen-prozesuaren barruan, kalitatearen atalean, 1,40 puntu edo gehiago jaso dituzten ikastaro eta tailerrek bakarrik jaso ahal izango dute diru-laguntza.

b) Bat etortzea ikastaro edo tailerraren helburuak eta Osasun Sailak legealdi honetarako lehentasunezko eremutzat jotako alorrak (agindu honen aitzinsolasean adierazitakoak), eta, bereziki, zainketa aringarrietan profesionalak prestatzeari doazkionak. Zainketa aringarriei loturiko prestakuntza-jarduerei 30 puntu emango zaizkie, eta Osasun Sailaren lehentasunezko eremuetan sartzen diren gaiei buruzko ikastaro eta tailerrei, 15 puntu. (Lehentasunezko eremuekiko lotura)

Kointzidentzia-gradua handia bada 30 puntu emango dira; ertaina bada 15; eta txikia bada 5.

50 puntu baino gutxiago lortzen baditu, ez da diruz lagunduko.

Finantzatuko den gehieneko zenbatekoa honela aterako da: 80 € bider emandako ikastorduak. Eskabidearekin batera aurkeztutako aurrekontuan jasotzen den defizita baino handiagoa bada zenbateko hori, aurrekontuko defizitaren zenbatekoa ordainduko da, agindu honen 5. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

Irizpide horren arabera ateratako laguntzen batura dagoen aurrekontua baino handiagoa bada, emandako laguntza bakoitza portzentaje berean gutxituko da.

25. artikulua.– Ordainketa.

Emandako laguntza 13. artikuluan xedatutakoaren arabera ordainduko da, eta laguntzaren bigarren zatia ordainduko da diruz lagundutako ikastaro edo tailerraren edizio guztiak egin, eta gehienez hiru hilabeteko epearen barruan –betiere 2017ko urtarrilaren 9a baino lehen– agiri hauek aurkeztu ostean:

a) Diruz lagundutako ikastaro edo tailerreko gastu eta diru-sarrera guztien balantze ekonomikoa. Bertan, gainera, jasotako datuak benetakoak direla aitortzen duen zinpeko deklarazioa jasoko da, erakunde antolatzailearen arduradunarena (III. eranskina).

b) Ekitaldiak eragindako gastuen jatorrizko fakturak, egindako zerbitzuak detailez jasotzen dituztenak edo froga-balio baliokide duten agiriak, trafiko juridiko merkantilean balioa dutenak edo eraginkortasun administratiboa dutenak; haien zenbatekoa izango da jasotako laguntzaren bestekoa edo handiagoa. Igortzean hala eskatzen bada, aurkeztutako originalak itzuli egingo dira.

c) Amaierako memoria eta ikastarora edo tailerrera joandakoei emandako materiala. Material hori memorian esteka edo link bat sartuz ere aurkeztu ahal izango da (hala edukira sartu ahal izateko).

Erakundearen egoitza soziala EAEtik kanpo badago, honako hauek ere aurkeztu beharko ditu:

Dagokion administrazio-erakundearen ziurtagiria, erakunde antolatzaileak zerga-obligazioak ordainduta dituela edo ez dituela zertan ordaindu egiaztatzen duena.

Goragoko paragrafoetan aurreikusi gabekoari dagokionez, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legeko 30. artikuluan ezarritako bete beharko da; izan ere, lege hori oinarrizkoa baita.

Artikulu honetan adierazitako dokumentazio guztia telematikoki edo postaz aurkeztu ahal izango da, faktura originalak izan ezik, horiek postaz bidali beharko baitira.

IV. KAPITULUA
ERAKUNDEEN ERAKETA EDO FUNTZIONAMENDURAKO LAGUNTZAK

26. artikulua.– Xedea.

Laguntza-modalitate honen helburua hau da: 2016. urtean, osasun-espezialitateetako irabazi asmorik gabeko erakunde zientifikoen eraketa- eta funtzionamendu-gastuak finantzatzeko laguntzak ematea, betiere, erakunde horiek, egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan izanik, osasun-arloko profesionalei prestakuntza eta eguneratze teknikoa eman eta osasun-arloko ikerkuntza bultzatzen badute. Modalitate honetako helbururako erabiliko diren baliabide ekonomikoen zenbatekoa hemeretzi mila zortziehun eta berrogeita hamabi (19.852) euroko izango da.

Erakundeak eratzeko gastuen artean era honetakoak sartuko dira: erakundea prestatzeko egindako bileretan eta horren berri ematean sortutakoak, notariotzetan eta erregistro publikoetan egindako jarduketak, obligazioa fiskalak, pertsonal- eta administrazio-gastuak eta erakunde sortzeko beharrezko den beste edozein.

Erakundeen funtzionamendu-gastuen artean ondokoek sorturikoak ere sartuko dira: beren administrazio jardueretan antolatutako bilkurek, langileek, argitalpenek, Zuzendaritza Batzordeko kideen bidaiek, amortizazioek eta beren jarduera burutzeko sortutako beste edozeinek.

Ez dira funtzionamendu-gastutzat hartuko ekintza sozialak, hala nola bazkariak eta protokolo-gastuak, ezta erakunde eskatzaileak emandako beka, sari edo laguntzen ondoriozkoak ere.

27. artikulua.– Eskabidea eta aurkeztu beharreko agiriak.

Ahal delarik, bide telematikotik aurkeztu beharko dira eskabideak, hain justu ere 8.3 artikuluan jasotako helbideen bitartez eskura daitezkeen inprimakiak erabiliz. Osasun Saileko Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko Zuzendaritzara ere bidali ahal izango dira eskabideak (Donostia kalea 1, 01010, Vitoria-Gasteiz); era berean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4. artikuluan ezarritako gainerako moduetan ere aurkez daitezke.

Eskabidearen bitartez erantzukizunpeko deklarazio bat jasoko da, zeinetan komunikatuko baita helburu bererako diru-laguntzak, laguntzak, sarrerak eta beste baliabide batzuk eskatu direla, eta, kasua bada, lortu direla, hain justu ere beste administrazio edo erakunde publiko zein pribatu batzuetatik.

Deklarazio horren bidez egiaztatuko da, halaber:

– Erakunde eskatzaileak ez duela zehapen administratiborik edo penalik, laguntza edo diru-laguntza publikoak lortzeko aukera kentzen dionik, eta ez duela laguntza horiek jasotzen uzten ez dion legezko debekurik.

– Erakundea legeak agindu bezala dagoela eratua, eta erregistratua, Euskal Autonomia Erkidegoko dagokion erregistroan, erregistro-zenbakia eta erregistratzea zein egunetan egin zen adierazita.

– Benetakoak direla: eskaeran eta harekin batera doazen agirietan jarritako datuek, eta erakundeak bete egiten dituela laguntzen onuradun izateko betekizunak, indarreko legediak ezartzen dituen horiek, hain zuzen.

Eskabidearekin batera, honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:

a) Erakundeen eraketa edo funtzionamendurako laguntza-eskabidearen eranskina (I. eranskina).

b) 2016. urterako jardueren plana, laguntza zertarako eskatzen den zehaztuta.

c) Erakundearen 2016. urterako gutxi gora-beherako aurrekontua, gastuak eta sarrerak zehaztuz, eta bai bazkideen kuotak eta bestelako finantza-iturriak ere. (II. eranskina).

d) 2015. urteko jardueren memoria eta ekitaldi horretako emaitzen kontua eta balantzea (III. eranskina).

Beren eraketarako laguntza-eskabidea egiten duten erakundeek ez dituzte aurkeztu beharko d) idatzi-zatian adierazitako agiriak.

28. artikulua.– Esleipen-irizpideak.

Laguntzen esleipena honako irizpide hauetan oinarriturik eta haztapen honekin egingo da:

a) 2016. urterako jardueren plana: ekitaldi zientifiko bakoitzeko puntu 1 emango da, 25 punturainoko maximoarekin.

b) Programatutako jarduerek bat egitea agindu honen aitzinsolasean adierazitako lehentasunezko eremuekin eta, batez ere, bat egitea profesionalei zainketa aringarrien gaineko prestakuntzarekin. Zainketa aringarriei loturiko jarduerei 25 puntu emango zaizkie, eta Osasun Sailaren lehentasunezko eremuetan sartzen diren gaiei lotutako jarduerei, 15 puntu. (Lehentasunezko eremuekiko lotura)

c) Espezialitate sanitario multiprofesionaletako erakunde zientifikoak izateagatik, 15 punturainoko maximoa.

c) Jardueraren geografi eremua: Maximoa 15 puntu, autonomia erkidego bat baino gehiago hartzen duenari 15 puntu emango zaizkio; Euskal Autonomia Erkidegoa hartzen duenari, 10; eta hori baino beheragoko lurralde-eremua hartzen dunari, 5.

e) Zenbat pertsona elkartu diren: 20 puntuko maximoa, eta honako hauei:

hirurehun edo gehiago dituzten erakundeei 20 puntu zaizkie,

berrehun baino gehiago baina hirurehun baino gutxiago dituztenei 15 puntu,

ehun baino gehiago baina berrehun baino gehiago ez dituztenei 10 puntu,

25etik 100era bitartean dituztenei 5 puntu,

25 pertsona bazkide baino gutxiago dituztenei 0 puntu.

29. artikulua.– Laguntzen zenbatekoa.

1.– Ezarritako lehentasunean oinarriturik kuantifikatuko da laguntza, betiere ondoko baremoaren arabera eta esleitutako kredituak ailegatzen diren arte:

85 puntutik 100era bitartekoa bada lortutako puntuazioa, eskabidearekin batera aurkeztutako aurrekontuaren ondoriozko defizita ehuneko 80raino finantzatuko ahal izango da.

74 puntutik 84ra bitartekoa bada, ehuneko 70eraino finantzatu ahal izango da.

60puntutik 74ra bitartekoa bada, ehuneko 60raino finantzatu ahal izango da.

50 puntutik 59ra bitartekoa bada, ehuneko 50eraino finantzatu ahal izango da.

Balorazioan gutxienez 50 puntura iristen ez diren eskabideak ez dira finantzatuko.

2.– Emandako laguntzak ezin du gainditu, sekula ere, 9.000 €tik gorako zenbatekoa. Eskabidearekin batera aurkeztutako aurrekontuan jasotzen den defizita baino handiagoa bada zenbateko hori, aurrekontuko defizitaren zenbatekoa ordainduko da, agindu honen 5. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

30. artikulua.– Ordainketa.

Emandako laguntzen ordainketa 13. artikuluan xedatutakoaren arabera egingo da, eta laguntzaren bigarren zatiaren ordainketa egingo da –2017ko urtarrilaren 9a baino lehen– ondoko agiriak aurkeztu ostean:

a) 2016. urtean burututako jardueren memoria.

b) Erakundearen balantzea eta emaitzen kontua, 2016ri dagokiona. Bertan, gainera, jasotako datuak benetakoak direla aitortzen duen zinpeko deklarazioa jasoko da, erakundearen arduradunarena (III. eranskina).

c) Ekitaldiak eragindako gastuen jatorrizko fakturak, egindako zerbitzuak detailez jasotzen dituztenak edo pareko froga-balioa duten agiriak, trafiko juridiko merkantilean balioa dutenak edo eraginkortasun administratiboa dutenak; haien zenbatekoa izango da jasotako laguntzaren bestekoa edo handiagoa. Igortzean hala eskatzen bada, aurkeztutako jatorrizkoak itzuli egingo dira.

Goragoko paragrafoetan aurreikusi gabekoari dagokionez, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legeko 30. artikuluan ezarritakoa bete beharko da; izan ere, lege hori oinarrizkoa baita.

Artikulu honetan adierazitako dokumentazio guztia telematikoki edo postaz aurkeztu ahal izango da, faktura originalak izan ezik, horiek postaz bidali beharko baitira.

V. KAPITULUA
ALDIZKAKO ARGITALPEN EDIZIOETRAKO LAGUNTZAK

31. artikulua.– Xedea.

Laguntza-modalitate honen helburua da zientzia- eta osasun-arloko aldizkako argitalpenen –inprimatuen edo digitalizatuen– edizioa finantzatzeko laguntzak ematea, 2016. urtean. Modalitate honen helburua betetzeko baliabide ekonomikoek hamaika mila bederatziehun eta hamabi (11.912) euroko zenbatekoa egingo dute.

32. artikulua.– Erakunde onuradunak.

Honako hauek jaso ahal izango dituzte modalitate honetako laguntzak: osasunaren esparruan diharduten irabazi-asmorik gabeko elkarteak, osasun-espezialitateetako irabazi-asmorik gabeko erakunde zientifikoak eta osasun-alorreko profesionalen elkargo ofizialak, EAEn badute egoitza fiskala.

33. artikulua.– Eskabidea eta aurkeztu beharreko agiriak.

Ahal delarik, bide telematikotik aurkeztu beharko dira eskabideak, hain justu ere 8.3 artikuluan jasotako helbideen bitartez eskura daitezkeen inprimakiak erabiliz. Osasun Saileko Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko Zuzendaritzara ere bidali ahal izango dira eskabideak (Donostia kalea, 1,01010, Vitoria-Gasteiz); era berean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4. artikuluan ezarritako gainerako moduetan ere aurkez daitezke.

Eskabidearen bitartez erantzukizunpeko deklarazio bat jasoko da, zeinetan komunikatuko baita helburu bererako diru-laguntzak, laguntzak, sarrerak eta beste baliabide batzuk eskatu direla, eta, kasua bada, lortu direla, hain justu ere beste administrazio edo erakunde publiko zein pribatu batzuetatik.

Deklarazio horren bidez egiaztatuko da, halaber:

– Erakunde eskatzaileak ez duela zehapen administratiborik edo penalik, laguntza edo diru-laguntza publikoak lortzeko aukera kentzen dionik, eta ez duela laguntza horiek jasotzen uzten ez dion legezko debekurik.

– Erakundea legeak agindu bezala dagoela eratua eta erregistratua, Euskal Autonomia Erkidegoko dagokion erregistroan, erregistro-zenbakia eta erregistratzea zein egunetan egin zen adierazita.

– Benetakoak direla: eskaeran eta harekin batera doazen agirietan jarritako datuek, eta erakundeak bete egiten dituela laguntza hauen onuradun izateko betekizunak, indarreko legediak ezartzen dituen horiek, hain zuzen.

Eskabidearekin batera, honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:

a) Aldizkako argitalpenen edizioa laguntzeko eskabidearen eranskina (I. eranskina).

b) Memoria, honakoak zehaztuz: argitalpen mota edo izaera, zein publikori zuzendua den, argitalpenaren banaketaren hedadura, aldizkakotasuna, ale-kopurua, orrialdeen tamaina eta kopurua; zuzendariaren izena, erredakzio-batzordeko kideak eta kolaboratzaile nagusiak, eta, kasua bada, ISSN zenbakia, eta datu-base dokumentalen batean sartuta dagoela ziurtatzea.

c) Aldizkariaren 2015. urteko ekonomia-balantzea (III. eranskina). 2016. urterako aurrekontua (II. eranskina), gastuak eta sarrerak adieraziz (harpidedun kopurua, ale bakoitzaren salmenta-prezioa eta beste finantza-iturri batzuk).

d) Argitaratutako azken zenbakiaren ale bat edo, zirriborroaren ale bat, zeinarentzat eskatzen baita laguntza, argitalpena berria bada. Dokumentu batean esteka elektroniko bat edo link bat sartuz ere aurkeztu ahal izango da ale hori (hala edukira sartu ahal izateko).

34. artikulua.– Esleitzeko irizpideak.

Laguntzen esleipena honako irizpide hauetan oinarriturik eta ondoko haztapenarekin egingo da:

a) Argitalpenaren kalitate zientifikoa; kalitate ona, hala-holakoa edo txikia, hurrenez hurren 30, 15 eta 5 punturekin baloratuko dira.

b) Zenbat artikulu zientifiko dituen, 30 artikulutik gora baditu 30 puntu emango zaizkio, 20 artikulutik gora argitarazten baditu 20 puntu, eta 20 artikulutik baino gutxiago ezagutarazten baditu 10 puntu.

c) Zabalkundearen geografi eremua: maximoa 25 puntu, Euskal Autonomia Erkidegoa baino handiagoa bada 25 puntu esleitu zaizkio, Erkidegoa osoan egiten bada zabalkundea 20 puntu, eta hori baino txikiagokoa bada 10 puntu.

d) Ale-kopurua argitaraldi bakoitzean: 15 puntu, gehienez.

85 puntutik 100era bitartekoa bada lortutako puntuazioa, eskabidearekin batera aurkeztutako aurrekontuaren ondoriozko defizita ehuneko 80raino finantzatuko ahal izango da.

74 puntutik 84ra bitartekoa bada, ehuneko 70eraino fianantziatu ahal izango da.

60puntutik 74ra bitartekoa bada, ehuneko 60raino finantzatu ahal izango da.

50 puntutik 59ra bitartekoa bada, ehuneko 50eraino finantzatu ahal izango da.

Balorazioan gutxienez 50 puntura iristen ez diren eskabideak ez dira finantzatuko.

35. artikulua.– Laguntzen ordainketa eta zenbatekoa.

Argitalpen bakoitzaren edizioari emandako laguntzak ezingo du, inolaz ere, eskabidearekin aurkeztutako aurrekontuan dagoen defizita gainditu, ezta 4.200 euroko kopurua ere.

Emandako laguntza 13. artikuluan xedatutakoaren arabera ordainduko da; laguntzaren bigarren partearen ordainketa –2017ko urtarrilaren 9a baino lehen– agiri hauek aurkeztu ostean:

a) 2016. urtean argitaratutako aldizkariaren zenbaki bakoitzaren ale bat. Dokumentu batean esteka elektroniko bat edo link bat sartuz ere aurkeztu ahal izango dira ale horiek (hala edukira sartu ahal izateko

b) Diruz lagundutako argitalpenaren gastu eta diru-sarreren balantzea. Bertan, gainera, jasotako datuak benetakoak direla aitortzen duen zinpeko aitorpena jasoko da, erakundearen arduradunarena (III. eranskina).

c) Ekitaldiak eragindako gastuen jatorrizko fakturak, egindako zerbitzuak detailez jasotzen dituztenak edo pareko froga-balioa duten agiriak, trafiko juridiko merkantilean balioa dutenak edo eraginkortasun administratiboa dutenak; haien zenbatekoa izango da jasotako laguntzaren bestekoa edo handiagoa. Igortzean hala eskatzen bada, aurkeztutako jatorrizkoak itzuli egingo dira.

Goragoko paragrafoetan aurreikusi gabekoari dagokionez, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legeko 30. artikuluan ezarritako bete beharko da; izan ere, lege hori oinarrizkoa baita.

Artikulu honetan adierazitako dokumentazio guztia telematikoki edo postaz aurkeztu ahal izango da, faktura originalak izan ezik, horiek postaz bidali beharko baitira.

36. artikulua.– Datu Pertsonalak babestea.

Prozesu honetan jasotzen den edozein datu pertsonal fitxategi automatizatu batean –Osasun Saileko Ikerkuntza, Ebaluazio Sanitarioa eta Garapen Profesionalerakoan– biltegiratuko da, eta haren erabilera prozesu horren kudeaketara mugatuko da. Fitxategi horren erabilerak bat egingo du datu pertsonalen babesari eta jabetza publikoko datu pertsonaleko fitxategiei buruzko legediarekin (Datu Pertsonalen Babesari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa). Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko Osasun Plangintza eta Antolamenduko zuzendariaren aurrean baliatu ahal izango dira datuak eskuratu, zuzendu, deuseztatu edo aurkatzeko eskubideak (Donostia kalea, 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari. Horren aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa ezar dakioke Osasuneko sailburuari, hilabeteko epean agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ezar daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean agindua EHAAn argitaratu eta biharamunetik hasita.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Agindu honetan aurreikusi gabeko alderdi guztietarako, aplikagarria izango da oinarrizko xedapen hauetan ezarritakoa: Diru-laguntza Orokorrei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legea; 38/2003 Legearen erregelamendua onartzen duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretua; Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen 1/1997 Legegintzako Dekretua, eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak emandako idazkeraren araberakoa.

AZKEN XEDAPENETATIK HIRUGARRENA

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean sartuko da indarrean agindu hau.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko maiatzaren 24a.

Osasuneko sailburua,

JON DARPÓN SIERRA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala