114. zk., 2016ko ekainaren 16a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (199 KB - 2 orri.)
- EPUB (194 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
2601
EBAZPENA, 2016ko maiatzaren 19koa, Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako zuzendariarena, zeinaren bidez balorazio-batzorde baten kideak izendatzen baitira erakunde publikoek esku-hartze sozialaren esparruan teknikariak edo administrariak kontratatzeko eta jarduerak garatzeko diru-laguntzei buruzko ebazpen-proposamena egiteko.
AURREKARIAK
Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2016ko apirilaren 13ko Aginduaren bidez deialdia egin zen (2016ko apirilaren 25eko EHAA) erakunde publikoek esku-hartze sozialaren esparruan teknikariak edo administrariak kontratatzeko eta jarduerak garatzeko diru-laguntzetarako.
Aipatutako aginduaren III. kapituluak diru-laguntzen bigarren lerroa arautzen du, Immigrazioko teknikariak kontratatzeko eta kulturarteko bizikidetzaren alorreko jardueretarako laguntzak, hain zuzen ere.
Agindu horren 20. artikuluan adierazitakoaren arabera, Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako Zuzendaritzari dagokio bigarren laguntza-lerroan aurreikusitako laguntzak kudeatzeko eta ebazteko lanak egitea.
Aipatutako aginduaren 8.2 artikuluaren arabera, diru-laguntzen lerro bakoitzerako, kudeatu eta ebazteko eskumena duen zuzendariak balorazio-batzorde bat hautatuko du, eta batzorde horrek diru-laguntzen ebazpen-proposamena emango du.
Era berean, agindu horren 8.3 artikuluari jarraituz, kide anitzeko organo hori gutxienez bi pertsonak eta gehienez lau pertsonak osatuko dute, baldin eta Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren zuzendaritzetako goi-karguak edo funtzionario edo lan-kontratuko langileak badira eta gizarte-gaietako arloan eta immigrazioaren eta kulturartekotasunaren arloan eskumena badute, eta zuzendaritza horietako bakoitzak proposatuko ditu.
Horrez gain, artikulu horretan dago adierazita kide anitzeko organoaren idazkari gisa jardungo duela kasu bakoitzean diru-laguntzen lerroa kudeatuko duen zuzendaritzako funtzionario edo lan-kontratuko langile batek, baita organoaren osaera Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dela ere.
Aurrekoarekin bat, honako hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Izendatzea erakunde publikoek esku-hartze sozialaren esparruan teknikariak edo administrariak kontratatzeko eta jarduerak garatzeko diru-laguntzei buruzko ebazpen-proposamena egingo duen balorazio-batzordean parte hartuko duten pertsonak. Diru-laguntza horietarako deia Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2016ko apirilaren 13ko Aginduaren bitartez egin da (2016ko apirilaren 25eko EHAA).
Batzordekideak:
Begoña Gana Camiruaga, Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako Zuzendaritzako teknikaria.
Natxo Ruiz Fernandez, Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako Zuzendaritzako teknikaria.
Leire Gisasola Atxabal, Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako Zuzendaritzako teknikaria, idazkari-lanak egingo dituena.
Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen, eta haren aurka gorako errekurtsoa jar dakioke Gizarte Politiketako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko maiatzaren 19a.
Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako zuzendaria,
JOSÉ JAVIER MIGUEL DE LA HUERTA.