Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

114. zk., 2016ko ekainaren 16a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
2599

EBAZPENA, 2016ko ekainaren 3koa, Nazioartekotzeko zuzendariarena; horren bidez, 2016ko deialdiko Nazioartekotzeko Bekak eman dira 1. fasean.

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2016ko urtarrilaren 26ko Aginduak (EHAA, 31. zk., 2016ko otsailaren 18koa) Beint nazioartekotze beken programa arautu zuen.

Industriako sailburuordearen 2016ko otsailaren 17ko Ebazpenaren bidez, jendaurrean aurkeztu da Nazioartekotzeko Bekak emateko 2016ko ekitaldirako deialdia (EHAA, 33. zk., 2016ko otsailaren 18koa).

Eskaerak aurkezteko 2016ko ekitaldiko deialdian ezarritako epea amaitu ondoren, aurkeztutako eskaerak balioesteko osaturiko Hautapen Batzordeak gauzatu du programa arautzen duen aginduan bekadunak hautatzeko ezartzen den prozedura.

Hautapen/prozesua amaitu ondoren, Hautapen Batzorde horrek 2016ko maiatzaren 24ko aktan egindako proposamena aintzat hartuta, eta Beint Nazioartekotzeko Beken programa arautzen duen Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2016ko urtarrilaren 26ko Aginduaren 11. artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ebazpen honen eranskinean adierazten diren hautagaiak 1. Faseko bekadun izendatzea, prestakuntza teoriko espezializatua egiteko.

Bigarrena.– Ebazpen honek EHAAn argitaratu eta biharamunetik hasita izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Onuradunek Nazioartekotze Bekak arautzen dituen Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2016ko urtarrilaren 26ko Aginduak ezarritakoa bete beharko dute.

Laugarrena.– Ebazpen honek ez du amaitzen administrazio-bidea, eta, beraz, beraren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Industriako sailburuordeari; horretarako, hilabeteko epea egongo da, jakinarazpen hau jasotzen den egunaren biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko ekainaren 3a.

Nazioartekotzeko zuzendaria,

MARÍA AINHOA ONDARZABAL IZAGUIRRE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala