114. zk., 2016ko ekainaren 16a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (226 KB - 3 orri.)
- EPUB (197 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
2596
EBAZPENA, 2016ko ekainaren 3koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko gerentearena, UPV/EHUko lanpostu bat izendapen askearen bidez betetzeko deialdi publikoa egiteko dena.
Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko administrazio eta zerbitzuetako pertsonaleko lanpostu bat betetzeko beharra izanik, Gerentzia honek ebatzi du iragartzea eranskinean zehazten den lanpostua izendapen askearen bidez beteko dela. Eta halaxe egin du, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Errektorearen 2013ko urtarrilaren 30eko ebazpenaz eskuordetu zaizkion aginpideez baliatuz (2013ko otsailaren 13ko EHAAn argitaratutako ebazpena, gobernu taldearen egitura eta funtzionamendu arloak zehazteko eta eskumenak eskuordetzeko dena), eta Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 legena adierazitakoaz bat etorriz (1989 uztailaren 28ko EHAA).
OINARRIAK
Lehenengoa.– Eranskinean zehazten diren baldintzak betetzen dituzten funtzionarioek eskatu ahal izango dute ebazpen honen bidez deialdira ateratzen den lanpostua.
Bigarrena.– Eskaerak aurkezteko epea 15 egunekoa izango da, deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera hasita. Eskabideak gerenteari zuzendu beharko zaizkio eta EHUko Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira honako tokietan: Errektoregoko eraikinean, Leioako Campusa (Bizkaia); Gipuzkoako Campuseko Errektoreordetzan (Ignacio M.ª Barriola eraikina, Elhuyar Plaza, 1.–Donostia); Arabako Campuseko Errektoreordetzan (Izardui komandantea, 2.– Gasteiz). Toki horiek eta erregistro orokor diren EHUko ikastegiak EHUren 2012ko maiatzaren 16ko Ebazpenean daude zehaztuta (ikus 2012ko ekainaren 18ko EHAA) eta Interneteko helbide honetan ere: http://www.ehu.es/erregistro_bulegoak.html). Edozelan ere, azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak (urtarrilaren 13ko 4/1999ko Legeak emandako idazketan), 38.4 artikuluan adierazten dituen moduren batean ere aurkeztu ahal izango dira dokumentuak.
Eskariak aurkezteko epea amaitzen denean lehiakideek baldintza eta betebehar guztiak beteta izan beharko dituzte.
Hirugarrena.– 1.– Eskatzaileek instantzian azaldu behar izango dute UPV/EHUko funtzionarioak direla eta idazkiarekin batera, era berean, curriculum vitae aurkeztu beharko dute, bertan ondoko hauek adieraziz:
a) Titulu akademikoak.
b) Ordura arte bete dituen lanpostuak, bai administrazio publikoan, bai enpresa pribatuan.
c) Egindako ikasketak eta ikastaroak, dakizkien hizkuntzak eta, oro har, eskatzaileak egoki ikusten dituen gainerako merezimendu guztiak.
2.– Interesatuek eskariarekin batera agiriak aurkeztu beharko dituzte, bete beharreko baldintzen eta alegatutako merezimenduen froga gisa. Era berean, aipagarri iruditzen zaizkien argitalpen, txosnen eta bestelako dokumentuak erantsi ahal izango dituzte.
Laugarrena.– Deialdi honen ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.
Bosgarrena.– Ebazpen honek administrazio-bidea agortzen du eta bere aurka berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango da Gerentzia honen aurrean, hilabeteko epean. Nahiago bada, administrazio-auzietako errekurtsoa jarri ahal izango da zuzenean dagokion Administrazio Auzietako Epaitegian; horretarako bi hilabete egongo dira, Ebazpen hau argitaratzen den egunaren biharamunean hasita. Hori guztia, Unibertsitatearen estatutuetako 160. artikuluan, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutako azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legeko 116. artikuluan eta uztailaren 13ko Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legeko 8. eta 14. artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz.
Leioa, 2016ko ekainaren 3a.
Gerentea,
MIREN LOREA BILBAO ARTECHE.
ERANSKINA
– Izena: B administrazailea (transformatu zain).
– Erreferentzia: F 998.
– Eskala: Administraria.
– Taldea: C.
– Zenbatgarrena: 13.
– Maila: 22.
– Lanaldia: arautua.
– Hizkuntz eskakizuna: 3; 2002ko abenduaren 31eko derrigortasun datarekin.
– Langunea: Hezkuntza eta Kirol Fakultatea.
– Campusa: Álava/Araba.
– Lanpostua betetzeko baldintzak:
1.– EHUko karrerako funtzionarioa izatea, C taldekoa, administraria eskalakoa, eta jardunean edo zerbitzu berezietan egotea unibertsitatean. Une honetan beste administrazio publikoren baten zerbitzura dauden EHUko karrerako funtzionarioak ere aurkeztu ahal izango dira lehiaketara, bai eta derrigorrezko edo borondatezko eszedentzian daudenak ere, baldin eta egoera horretarako ezarrita dagoen gutxieneko denbora bete badute. Modu honetan langileok jarduneko zerbitzura itzuliko lirateke.
2.– 3. hizkuntza eskakizuna gaindituta izatea azaroaren 9ko 297/2010 Dekretuan adierazitako eran (euskararen jakite-maila egiaztatzen duten tituluak eta ziurtagiriak baliokidetu, eta Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuko mailekin parekatzeko den dekretua) edo apirilaren 3ko 47/2012 Dekretuan adierazitako eran (euskaraz egindako ikasketa ofizialak aintzat hartzeko eta euskara-maila hizkuntza-tituluen eta ziurtagirien bidez egiaztatzetik salbuesteko den dekretua).