114. zk., 2016ko ekainaren 16a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (187 KB - 1 orri.)
- EPUB (195 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
2587
AGINDUA, 2016ko maiatzaren 28koa, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuarena, Carlos Vicente Zapatero Berdonces jauna ondoren zehazten den kargutik kentzea xedatzen duena. Kargua: Enplegu eta Gizarte Politikak Saileko Lan Ikuskaritzaren zuzendariordetzako Lan Ikuskaritzako buruaren lanpostua -511211 kodea, 3 dotazioa.
Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 50.2 artikuluan xedatutakoaren arabera eta lege horren 10.1.c artikuluari jarraituz ematen zaizkidan aginpideez baliatuz, hauxe
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Kargutik kentzea Enplegu eta Gizarte Politikak Saileko Lan Ikuskaritzaren zuzendariordetzako Lan Ikuskaritzako buru den Carlos Vicente Zapatero Berdonces jauna (511211 kodea, 3 dotazioa) eta egindako lanagatik eskerrak ematea.
Bigarrena.– Kargutik kentze honek 2016ko maiatzaren 30etik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.
Hirugarrena.– Administrazio-bideari amaiera ematen dion agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke eman duen organoari, hilabeteko epean, jakinarazpena EHAAn argitaratu eta biharamunetik hasita. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ere aurkez daiteke, Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita, bi hileko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko maiatzaren 28a.
Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua,
ANGEL TARSICIO TOÑA GÜENAGA.